Qué enriquecedor resulta siempre compartir información entre proyectos similares, e incluso relacionados, de recuperació...
"Sielva" y "Arrangoiti" son dos águilas de Bonelli liberadas en Lumbier en 2015 y 2016 respectivamen...
Con 170 inscritos y un lleno total se ha celebrado el primer congreso de ornitología de las regiones de habla catalana...
La recientemente inaugurada Sección de Ornitología del Museo Balear de Historia Natural, con sede en Sóller (Mallorca), ...
Esan bezala, ehiztariak eta eskalatzaileak dira espezie honekin giza elkarreragin handiena duten talderik nagusienak. Hori dela eta, “Beste faktore negatiboak identifikatu eta zuzendu” jarduera egin nahi da. Jarduera honetan Bonelli arranoa identifikatutako eremuetan ezartzean egon daitezkeen eraginak aztertu eta zuzendu nahi dira eta garrantzi berezia izango dute ehizak eta eskaladak.
Jardueran ehiztariekin eta eskalatzaileekin praktika oneko akordioak egin nahi dira, jarduera hauek eta Bonelli arranoaren kontserbazioa eta kudeaketa egokia uztartu asmoz. Praktika on hauek arrakasta izateko, agiri hauek elkarrekin egitea planteatu da. Sektore hauen lankidetza eta parte hartze aktiboa funtsezkoak dira jarduera garatzeko eta emaitzak zabaltzeko.
Lankidetza eredu hau jarduera hauetan oinarrituko da:
Era berean, lankidetza honen ondoriozko informazio guztia aztertuko dute proiektuko bazkideek eta praktika honen agiri bat egingo da ehiza garatzeko eta praktika onen beste bat eskalada garatzeko. Agiriak inprimatu aurretik, ehiza eta eskalada elkarteetako zuzendaritza organoetara igorriko dira, azken iritziak eta iradokizunak jasotzeko.
Kasu bakoitzean adostutako agiri bat egingo da eta zerikusia duten aldeek sinatu eta publikoki aurkeztuko dute (sektore horien ordezkapen organoek eta ingurumen administrazioak). 2014an ehizako sektorearekin eta 2015ean eskaladakoarekin aritzea espero da.
Eskaladako agiriaren 500 ale argitaratuko dira paperean eta ehizakoaren 10.000. Parte hartu duten erakundeen bidez zabalduko da, ehiza elkarteetan ere ale ugari jarriko dira, baita ehiztarien ohiko bilguneetan ere; eskaladako elkarteetan ere jarriko dira eta barneko eskalada egiteko dauden tokietan ere bai. Formatu digitalean ere eskura egongo dira, hedapen handiagoa izan dezaten. Sinatzen den urtean bertan hasiko da agiria hedatzen.
Gainera, talde hauek barreiadura ekintzetan parte hartzera gonbidatuko dira: “BONELLI, NATURA BIZIA” hedapen eta sentsibilizazio kanpainetan.
Ehiztariak eta eskalatzaileak dira espezie honekin giza elkarreragin handiena duten talderik nagusienak. Jarduera horien garapena arriskutsua izan daiteke hegaztien biziraupenerako. Hori dela eta, funtsezkoa da hedapen kanpainak egitea, espeziea kontserbatzea oso garrantzitsua dela eta errespetatu egin behar dutela kontzientziatu daitezen.