Nafarroa

 

Leireko mendilerroa, Arbaiungo arroila HBBE

Azalera (ha):    8,375.000

NATURA 2000 Code :ES0000125

Beste babes egoera, estatuko edo eskualdeko legediaren arabera:

Arbaiungo arroila (RN-16)  (ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea, Nafarroako naturguneei buruzkoa)  Piedra eta San Adrian labarrak (RN-24) (ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea, Nafarroako naturguneei buruzkoa) Irunberriko arroila (RN-25) (ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea, Nafarroako naturguneei buruzkoa).

Zati batean hauetan ere bai:

  • ES2200012 GKL – Salazar ibaia
  • ES0000125 GKL – Leireko mendilerroa, Arbaiungo arroila

 

 

Proiektuko eremuaren  erabilera egoera eta jabetza:

Nafarroako Gobernuko orrialde ofizialezko datuen arabera, lurraren erabilera hau da:

  • Hostozabalak %41,1
  • Koniferoak %26,5
  • Zuhaitzik gabeko baso lurrak %24,9
  • Koniferoak/hostozabalak %5,1
  • Lehorreko belar lurrak %1,9
  • Harkaitzak %4,0

Titulartasunari dagokionez, %81,80 komunalak dira; %12,07 partikularrak; %3,32 Nafarroako Foru Erkidegoarenak (beste Sail batzuk); %1,73 Nafarroako Foru Erkidegoarenak (Baso ondarea); %0,63 udalenak eta %0,46 Nafarroako Foru Erkidegoarenak (abelbideak).

 

Proiektuko eremuaren deskripzio zientifikoa:

Leireko mendizerra kareharriz eta hareharriz eratuta dago, batez ere, zamalkadura multzo bat da; hautsi direnean hegoaldeko malkarra sortu da eta horko gailurra Arangoiti (1.353 m) da. Pirinioetatik datozen ibaiek eratu dituzte Arbaiun eta Irunberriko arroilak, egitura aldetik alde sekzionatu baitute.

Eremu hau eskualde mediterraneoaren eta eurosiberiarraren arteko mugan dago eta mendilerroaren gailurrak markatzen du muga hori, gailurrean azken eragin ozeanikoak baitaude.
Landaredia anitza dago, klimak eta litologiak eragiten dituzten giro ugariren ondorioz. Hegoaldeko isurialdean eta mendilerroaren mendebaldeko muturrean daude formazio mediterraneo gehien: garrigak, abaritzak eta ellori-triskak. Mendilerroko eguterako puntu batzuetan erkameztiak daude, Esatik gertu eta altueran gora egin ahala, hariztiak agertzen hasten dira eta etengabeko trantsizioa dago Quercus fagineatik Quercur humilisera.

Baso hostogalkor gehienen ordez pinudiak daude gaur egun, pinu gorria. Harizti hauek eta, oro har, baso hostozabalen ordezkapen etapak hauek dira: ezpeldiak, otabera (Genista occidentalis) eta Bromion larreak. Iparraldean hariztiak daude eta bi mota bereizten dira daukaten substratuaren arabera: Basofiloak eta xerofiloak (Epipactido-Fagetum) eta azidofiloak eta onbrofiloak (Galio rotundifoliae-Fagetum). Hareharriaren gainean ameztiak eta txilardiak daude, hala nola, Genista anglica, eta interes biogeografiko handia dute. Magal haizetsuetan eta lurzoru krioturbatuetan Einacea anthyllisen kuxin formako sastrakadiak daude.

Arkaitzek balio paisajistiko eta geomorfologiko handia dute eta oso garrantzitsuak dira bertako fauna ornitikoaren ondorioz. Pirinioko endemismo saxikolak ere bizi dira harkaitzetan, hala nola, Petrocoptis hispanica, Saxifraga longiflora eta Valeriana longiflora edo iberiar arkuko Saxifraga losana.

Mendilerroaren interes faunistikoa penintsulaz harantzagokoa da, Europan sai arreen (477 bikote) gune ugaltzailerik nagusienetakoa baita, sai zuriaren 16 lurralde daude eta belatz handiaren 5 bikote. Harrapari harkaiztarren komunitatea Europan ongien kontserbatutakoetako bat da eta belatz handian, arrano beltzak eta ugatzak ere badaude (lurralde ugaltzaile 1). Harrapari harkaiztarrei dagokienez, Bonelli arranoa baino ez da ageri ez ugaltzaileen taldean, nahiz eta noizik eta behin agertzen den harkaitzetan eta habiak egin izan dituen duela gutxira arte. Sai zurien etzaleku garrantzitsua dago eta miru gorriaren negua igarotzekoa ere bai. Azken urteetan Bonelli arranoaren bi bikotek utzi dute lurraldea.

Pirinio aurreko mendilerroaren zatia da eta hor daude mendebaldeko Europako hegazti harraparien talderik ugari eta anitzenak.

Iparraldeko magaleko harizti eta pinudi ongien zaindutakoetan okil beltza, aztorea, gabiraia, zapelatza, liztorjalea eta urubia daude; aldiz, baso hostozabal mediterraneoetan arrano sugezaleak, arrano txikiak, zuhaitz belatzak, hontz ertainak eta miru gorriak eta beltzak daude. Salazar inguruko zuhaizti batzuk harrapari sarraskijaleen etzalekuak dira, eta udan sai zuriak eta neguan miru gorriak egoten dira. Ugaztun ugari dago: basakatuak, azeriak, azkonarrak, lepazuriak eta katajinetak. Orkatzak birkolonizatu egin du mendilerroa.

Arangoitira doan errepidean harizti-urkidi zati txiki bat dago, kontserbatzeko interes handikoa.

Eremu honetan ez dago Pirinioetako gune menditsuagoetako ekosistemek jasan behar duten gehiegizko giza presiorik, eta potentzialitate bikaina du basako meso eta mastomamiferoen ongi egituratutako komunitateak egoteko. Eremu hau Pirinio aurreko mendi adarren mendebaldeko muga da eta Aragoin du jarraipena. Nafarroako ipar-hego ekialdeko ardatzaren barruan lotura funtzio handia du.

57 kobazulo eta 9 leize inbentariatu dira (Interes komunitarioko habitata 8310).

 

Arbaiungo arroila, Arangoiti eta Piedra eta San Adrian labarrak Izkoko mendizerratik, Luisa Arana. www.biodiversidad.navarra.es

 

Biodibertsitaterako edota espezieak/habitata kontserbatzeko proiektuko eremuak duen garrantzia, eskualdeko, estatuko eta Europar Batasuneko katalogazio motak.

Urtarrilaren 15eko 15/1996 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuak Bonelli arranoa ugaltzeko plana onetsi zuen (Hieraaetus fasciatus, Veillot, 1882), basa fauna eta haren habitata babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Lega aplikatuaz.

Berreskuratze Planeko II. zenbakiak ezartzen duenez, Plana aplikatzeko eremuak Bonelli arranoa ugaltzeko, txitak hazteko eta elikatzekoak izango dira. Eremu hauetan daude Leireko mendilerroa eta Arbaiungo arroila eta horregatik da garrantzitsua eremu hori proiektu honetan sartzea.

Bonelli arranoaren europar populazioa munduko populazioaren zati txiki bat da, 2011n 1.032-1.223 lurralde ugaltzaile inguru zituen. Espainiako populazioa Europakoaren %65 da (658-721 bik.) Del Moralen arabera, 2006 BirdLife International, 2011. “Review of the implementation of species action plans of threatened birds in the European Union (2004-2010)” eta gainerakoa irregular banatuta dago Mediterraneoan zehar. Europa mailan populazioa egonkor dagoela uste da, baina Europa osoan egoera ez da berdina; Kroazian, adibidez, duela gutxi espeziea desagertu egin da.

Espainiar populazioa gorabeheratsua da (Del Moral, 2006). Bikote ugaltzaile dentsitate handienak Mendikate Betikoan, Sistema Iberikoan eta Sierra Morena-Toledoko mendietan daude (Arroyo et al., 1995).

Badirudi espainiar populazioaren joera orokorra atzera egitearena dela, espeziearen eremua txikitzen ari da penintsula ipar eta erdialdean eta hegoaldeko populazioak mantentzen ari dira (Arroyo et al., 1995; Arroyo et al., 1998).

Hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdi aldera zazpi bikote zeuden Nafarroan finkatuta, laurogeiko hasieran bost eta gaur egun okupatutako 4 lurralde ugaltzailetan baino ez dira ikusten.

Egungo (2012) datuen arabera, Nafarroan Bonelli arranoa 4 lurralde ugaltzailetan dago: Kaparretan, Etxaurin, Mendabian eta Fiteron.

Leire-Arbaiun LIFEeko jarduerak egiteko inguru egokitzat jo da, Nafarroan espezie honentzako ezagutzen den lurralderik antzinakoenetakoa baita eta espeziearentzako habitat potentzialitatea dauka eremu ugaltzaile legez, harkaitz malkartsuak, sastraka mediterraneoa eta sekanoko labore eta zerealetatik gertuago dauden eremuak baititu.

Gainera, eremu horretan jardutea ezinbestekoa da linea elektriko batzuekin talka egin baitezakete hegaztiek eta elektrokutatu ere bai.
 

Etxauriko harkaiztia

Azalera (ha):   70.000
NATURA 2000 Code :ES0000150

Beste babes egoera, estatuko edo eskualdeko legediaren arabera:

“Basa fauna babesteko eremua”, 16/1996 Foru Dekretua, urtarrilaren 15eko, Etxauriko harkaiztia basa fauna babesteko eremu (BFBE-14) deklaratzen duena.

 

 

Proiektuko eremuaren erabilera egoera eta jabetza:

  • Abeltzaintza, turismoko jarduerak eta ehiza egiten dira toki horretan.
  • Ehizako jarduerak Ehizaren Ordenazio Planean arautu dira.
  • Turismo jardueren artean ibilaldiak eta eskalada daude, eta estatuko Eskalada Eskola garrantzitsuenetako bat da.

HBBEn, Nafarroako labore eta aprobetxamenduen maparen arabera (2010), erabilera hauek ditugu: karraska (Quercus rotundifolia) %80.37;  landaredi gutxiko sailak (%6,84), haitzak eta harkaitzak %6,53, ezpela (Buxus sempervirens) %6.22, erkametza (Quercus faginea) %0.04.

Nafarroako Gobernuko orrialde ofizialezko datuen arabera, lurraren erabilera hau da:

  • Hostozabalak %68,3
  • Zuhaitzik gabeko baso lurrak %25,2
  • Harkaitzak %6,5

Titulartasunaren arabera, %76,40 komunala da eta gainerakoa, %23,6, partikularra.

Udalerrian araberako okupazio eremuari dagokionez, datuak hauek dira:

  • Partzuergoa 56 %56,6
  • Etxauri 23,1%
  • Partzuergoa 55 %20,3

 

Proiektuko eremuaren deskripzio zientifikoa:

Etxauriko harkaiztia Iruña mendebaldean dago Etxauri eta Ziritza udal mugarteetan.

Hegoaldera begira dagoen kareharrizko mendilerroa txiki bat da eta eskualde biogeografiko mediterraneoaren eta eurosiberiarraren artean dago. Tokiko baso klimazikoak garriga eta harizti zimelkorrak dira. Harkaitzetan Genistion komunitateak, Juniperus phoenicia ezpeldiak eta Asplenietea rupestria eta Thlaspietea elkarte zenbait daude amilburuko hartxingardegian.

Bonelli arranoa berreskuratzeko Plana ezartzeko eremuan sartuta dago inguru hau.

Harkaitzetako hegaztiak, sai arreen kolonia nabarmentzen da (120 bikote) eta Bonelliren txiten presentzia ere bai, Nafarroan “galtzeko zorian” dagoen espeziea. Beste espezie batzuk ere badaude: sai zuria (bikote bat) eta belatz handia (bikote 1). 2009/147/EB Zuzentarauko I. Eranskineko beste espezi batzuk: belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax), harkaitz zozo urdina (Monticola solitarius) eta etze txinboa (Sylvia undata).

Euren kokapenagatik dira interesgarriak harkaizti hauek, eskualde mediterraneo eta eurosiberiarraren mugan baitaude, eta bi bioeskualdeetako berezko kideak dituzte.

 

Etxauriko harkaiztia Señorío de Otazutik. Luisa Arana. www.biodiversidad.navarra.es

 

Biodibertsitaterako edota espezieak/habitata kontserbatzeko proiektuko eremuak duen garrantzia, eskualdeko, estatuko eta Europar Batasuneko katalogazio motak.

Etxauriko harkaiztian du habia Nafarroan dagoen Bonelli arrano bikote bakarrenetako batek, hori dela eta, oso garrantzitsua da eremu hau proiektu honetan sartzea.

Urtarrilaren 15eko 15/1996 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuak Bonelli arranoa ugaltzeko plana onetsi zuen (Hieraaetus fasciatus, Veillot, 1882), basa fauna eta haren habitata babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea aplikatuaz.

Berreskuratze Planeko II. zenbakiak ezartzen duenez, Plana aplikatzeko eremuak Bonelli arranoa ugaltzeko, txitak hazteko eta elikatzekoak izango dira. Eremu horietako bat Etxauriko harkaiztia da, urtarrilaren 15ko 16/1996 Foru Dekretu bidez basa fauna babesteko eremu (BFBE-14) izendatua.

Era berean, Berreskuratze Plan horretako II. zenbakiak aurreikusten duenez, eremu hau Kontserbazio Bereziko Eremu izateko proposa dakieke eskumendun erakundeei, batasuneko Zuzentarauetan horretarako finkatutako baldintzak betetzen baditu.

Bonelli arranoaren europar populazioa munduko populazioaren zati txiki bat da, 2011n 1.032-1.223 lurralde ugaltzaile inguru zituen. Espainiako populazioa Europakoaren %65 da (658-721 bik.) Del Moralen arabera, 2006 BirdLife International, 2011. “Review of the implementation of species action plans of threatened birds in the European Union (2004-2010)” eta gainerakoa irregular banatuta dago Mediterraneoan zehar. Europa mailan populazioa egonkor dagoela uste da, baina Europa osoan egoera ez da berdina; Kroazian, adibidez, duela gutxi espeziea desagertu egin da.

Espainiar populazioa gorabeheratsua da (Del Moral, 2006). Bikote ugaltzaile dentsitate handienak Mendikate Betikoan, Sistema Iberikoan eta Sierra Morena-Toledoko mendietan daude (Arroyo et al., 1995).

Badirudi espainiar populazioaren joera orokorra atzera egitearena dela, espeziearen eremua txikitzen ari da penintsula ipar eta erdialdean eta hegoaldeko populazioak mantentzen ari dira (Arroyo et al., 1995; Arroyo et al., 1998).

Hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdi aldera zazpi bikote zeuden Nafarroan finkatuta, laurogeiko hasieran bost eta gaur egun okupatutako 4 lurralde ugaltzailetan baino ez dira ikusten: Kaparretan, Etxaurin, Mendabian eta Fiteron.

Etxauri LIFEeko jarduerak egiteko inguru egokitzat jo da, 4 lurraldeetako bat baita, Nafarroan espezie honentzako ezagutzen den lurralderik antzinakoenetakoa ere bai eta espeziearentzako habitat potentzialitatea dauka eremu ugaltzaile legez, harkaitz malkartsuak, sastraka mediterraneoa eta sekanoko labore eta zerealetatik gertuago dauden eremuak baititu.

 

Aragoi ibaiaren erdiko zatia

Azalera (ha):     1,382.000

NATURA 2000 Code : ES2200030

Beste babes egoera, estatuko edo eskualdeko legediaren arabera:

Kaparretako Natur Erreserba (NE-26) eta Soto de Campo Allende Lekune Naturala (LN-5) (9/1996 FORU LEGEA, ekainaren 17koa, Nafarroako naturguneei buruzkoa)

 

 

Proiektuko eremuaren erabilera egoera eta jabetza:

Nafarroako gobernuko datuen arabera, lurzoruaren erabilera hau da:

  • Zuhaitzik gabeko baso lurrak %29,0
  • Hostozabalak %22,9
  • Koniferoak %14,4
  • Ura %9,2
  • Koniferoak/hostozabalak %8,5
  • Lehorreko belar lurrak %7,2
  • Ureztatutako belar lurrak %3,7
  • Ureztatutako zurkarak %2,7
  • Lehorreko zurkarak %7,2

Titulartasunari dagokionez, %50.95 partikularra da eta %47.65 komunala. Gainerakoa honela banatuta dago: %0.76 Ebroren Konfederazio Hidrografikoa, %0.62 Nafarroako Foru Erkidegoa (abelbideak) eta %0.02 udalarena.

 

Proiektuko eremuaren deskripzio zientifikoa:

Esako urtegiaren inguruan hasi eta Galipentzu eta San Pedro mendilerroetaraino doa, hortik igarotzen baita Aragoi ibaia. Ingurumen aniztasun harrigarria du.

Ibai ertzeko landaredian makalak eta sahatsak dira nagusi, ongi egituratuta eta kontserbatuta dago, baina gune batzuetan zuhaizti hauek murriztu egin dira jatorrizko zumardien tokia laboreek hartu baitute.

Inguru honetan uraren mailan alde handiak egoten dira Pirinioetako gailurretako elurrak urtzen direnean; hori dela eta, gaur egun oraindik ere Pirinioetako sahats sastraka (Salicetum lambertiano-angustifoliae) ugari dago eta horiekin batera Salix alba sahats multzoak eta makaldiak daude, mediterraneo izaerakoak, baita haltzak (Alnus glutinosa) ere, oso ugariak Aragoi ibaiko eremu batzuetan.

San Pedro inguruan elorri triska erromerodi ale batzuk daude, Mediterraneoko beste sastraka batzuekin batera, garriga eta erkametz batzuk ere badaude.

Aragoi ibaiaren zati hau salmonikola misto bezala katalogatuta dago.

Hegaztiei dagokienez, sai arrea (44 bik. 2009) eta saiaren (Neophron percnopterus) lurralde bat zegoen 2010ean, baita  belatz handiaren (Falco peregrinus) beste bat ere, beste harrapari batzuen artean.

2009/147/EB Zuzentarauko I. Eranskineko beste espezi batzuk: belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax), miru gorria (Milvus milvus) eta beltza (Milvus migrans).

Toki honetan ebaki garrantzitsuak daude koloniak hazteko eta Pirinio aurreko mendilerroei lotutako harkaitzetako hegaztiak ere bai; mendilerroa horietan daude Mendebaldeko Europako hegazti harraparien talderik handienak eta anitzenak.

Beheko zatian oso baldintza onak daude igarabaren lurraldea izateko, baita mesougaztunen ongi egituratutako komunitate bat edukitzeko ere.

Presentziari buruzko datuek adierazten dutenez, zati hau oso garrantzitsua da ibaiei lotutako espezie batzuk hedatzeko, hala nola, igaraba eta europar bisoia.

 

Aragoiren ibia Esan. Luisa Arana. www.biodiversidad.navarra.es

 

Biodibertsitaterako edota espezieak/habitata kontserbatzeko proiektuko eremuak duen garrantzia, eskualdeko, estatuko eta Europar Batasuneko katalogazio motak.

Eremu honetan zaurgarritasun handiak daude hegazti espezie desberdinentzat, hala nola, Bonelli arranoarentzat, hori dela eta, proiektu honetan sartu beharra dago.

Zaurgarritasun hauen artean honakoak aipa daitezke:

  • Txita koloniak oso hauskorrak dira, erraz iritsi daitekeen tokietan daudelako.
  • Toki honetako egiazko eta balizko arriskuetako batzuk hauek dira: sua, txitak hazteko garaiko eragozpenak, habiak harrapatzea eta legez kanpoko ehiza.
  • Esako piszifaktoriaren isurketen ondorioz lokatza handia sortzen da eta uren kalitateak zeharo behera egiten du Aragoi Iratirekin bat egiten duen gunera arte eta bereziki kezkatzekoa da udan.
  • Zangotzako papertegiaren isurketak ere egon dira noizik eta behin eta Kasedako Viscofán enpresarenak ere bai.

Bonelli arranoaren europar populazioa munduko populazioaren zati txiki bat da, 2011n 1.032-1.223 lurralde ugaltzaile inguru zituen. Espainiako populazioa Europakoaren %65 da (658-721 bik.) Del Moralen arabera, 2006 BirdLife International, 2011. “Review of the implementation of species action plans of threatened birds in the European Union (2004-2010)” eta gainerakoa irregular banatuta dago Mediterraneoan zehar. Europa mailan populazioa egonkor dagoela uste da, baina Europa osoan egoera ez da berdina; Kroazian, adibidez, duela gutxi espeziea desagertu egin da.

Espainiar populazioa gorabeheratsua da (Del Moral, 2006). Bikote ugaltzaile dentsitate handienak Mendikate Betikoan, Sistema Iberikoan eta Sierra Morena-Toledoko mendietan daude (Arroyo et al., 1995).

Badirudi espainiar populazioaren joera orokorra atzera egitearena dela, espeziearen eremua txikitzen ari da penintsula ipar eta erdialdean eta hegoaldeko populazioak mantentzen ari dira (Arroyo et al., 1995; Arroyo et al., 1998).

Egungo (2012) datuen arabera, Nafarroan Bonelli arranoa 4 lurralde ugaltzailetan dago: Kaparretan, Etxaurin, Mendabian eta Fiteron.

Aragoi ibaiaren erdiko zatia eremu egokia da LIFEko jarduerak egiteko, Nafarroako lurraldeetan dauden hegaztiek ez ezik hedatze fasean daudenek ere erabili izan baitute eremu hau bazkatzeko. Espeziearentzako habitat potentzialitatea du lurralde legez, Mediterraneoko sastraka baitago inguru batzuetan eta beste batzuetan lehorreko laboreak eta zerealak.

 

Kaparreta

Azalera (ha):       36.000

NATURA 2000 Code :ES0000151

Beste babes egoerak, estatuko edo eskualdeko legediaren arabera:

Natura 2000 sarea pSCI ES2200030 “ARAGOI IBAIAREN ERDIKO ZATIAREN GKL” Kaparretako Natur Erreserba (NE-26) (ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea, Nafarroako naturguneei buruzkoa).

 

 

 

Proiektuko eremuaren erabilera egoera eta jabetza:

HBBEn, Nafarroako labore eta aprobetxamenduen maparen arabera (2010), erabilera hauek ditugu:

  • Hostozabalak: %41,4
  • Koniferoak: %24,4
  • Zuhaitzik gabeko baso lurrak:  %24,0
  • Konifero hostozabalak: %10,2

 Titulartasunari dagokionez, HBBEren  %97.16 komunala da eta %2.84 partikularra. Galipentzuko udalerrian dago.

 

Proiektuko eremuaren deskripzio zientifikoa:

Kaparreta San Pedro mendilerroaren adarretan dago, Aragoi ibaiaren aldera, Galipentzuko udalerrian.

Harkaizti konglomeratu oligozenoz eratuta dago eta bioeskualde mediterraneoan dago.

Kaparretako ebakiak Sierra de Peña oligozenoko mendebaldeko ertza eratzen dute, material litologikoak daude azalean, batez ere konglomeratuak eta hareharriak daude nabarmentzen diren erliebe gogorretan eta buztinak, tuparriak eta lohiak topografia lauetan, beheko eremuetan edo depresioetan, harkaitz askoko erliebeak, espezieak habiak egiteko nahi izaten dituenak.

Landaredia mediterraneoa da, garriga mesomediterraneo basofilo gaztelar-nafar-aragoarra dago, Quercetum rotundifoliae, bere faziazio arruntean hegoaldean, legeltxorrarekin tokirik babesenetan eta zangozar motakoa, ezpela elementu bereizle duela, mendilerroaren iparraldean. Iparraldera begira dauden eremuetan eta Aragoi ibaiak sortutako arroilako topoklimaren babesean, San Pedro eta Galipentzu mendilerroen artean, garriga finikola gaztelar-kantauriarra Pirinio aurreko arroila bertsioan gurbitz eta gogortxuekin, Spiraeo hispanicae-Quercetum rotundifoliae arbutetosum unedi izeneko gurbitz ugari dago. Iparraldean Spiraeo-Quercetum fagineae erkameztia dago, oso murriztuta dagoen arren bazterreko kokapena duelako eta lurzoru sakonagoetan mantendu da, konpentsazio edafikoz. Sastraken narriadura etapan honakoak daude: abariztia, ezkaitia eta belardi bizikorrak lurzoruaren sakoneraren, maldaren eta norabidearen arabera. Berberidionen orla arantzatsuak ere badira eta Berberis seroi ikus daiteke, iberiar endemismoa.  Gaur egun unitate klimax gehienak desagertu egin dira, nahiz eta iristeko zailtasunik handieneko topografietan hondar batzuk egon.

Harkaitzetan interes komunitarioko harkaitzetako habitatak daude, sastrakadiak, garrigak, ezpeldiak eta gurbiztiak, 92/43 Zuzentarauko I. eranskinean daudenak guztiak ere. Harkaitzetan gaur egunera arte ezaugarritu gabeko Asplenietea rupestriaren komunitate termofiloak daude.

Leire, Orba eta Guara Pirinio aurreko mendilerroak dira eta inguru horietan dago mendebaldeko Europako hegazti harrapari multzo handiena eta ugariena.

Kaparretako ingurumen aniztasun bereziak, taxozenosi ornitikoaren osaera faunistikoan eta mastofaunan eragina du eta Bonelli arranoarentzat lurralde ugaltzaile bat egoteaz gain, sai arreen  (Gyps fulvus) kolonia bat dago (41 bikote 2009an) eta saia (Neophron percnopterus) (2 bikote) eta belatz gorria (Falco tinnunculus) ere bai, beste harrapari batzuez gain. Lurraldekoitu gabeko ugatz batzuek (Gypaetus barbatus) lo egiteko ere erabiltzen dute.

Kaparreta eremuan dago, gainera, Bonelli arranoaren Nafarroako bikote bakarrenetakoa. Hontz handiak (Bubo bubo) ere egiten du bere habia eremu honetan. Harkaitzetako hegazti hauek 79/409  Zuzentarauko I. Eranskinean sartuta daude lehen aipaturiko sai arreaz eta saiaz gain.

Europar Legebiltzarreko 2009/147/EB Zuzentarauko I. Eranskinean eta basa hegaztien kontserbazioari buruzko 2009ko azaroaren 30eko Gobernu Kontseilukoan agertzen diren eta inguru hauetan egon daitezkeen beste espezieetako batzuk hauek dira: Belatxinga mokogorria (Pyrrhocorax pyrrhocorax), harkaitz zozo urdina (Monticola solitarius) eta etze txingoa (Sylvia undata).

 

Kaparreta Galipentzutik.

 

Biodibertsitaterako edota espezieak/habitata kontserbatzeko proiektuko eremuak duen garrantzia, eskualdeko, estatuko eta Europar Batasuneko katalogazio motak.

Urtarrilaren 15eko 15/1996 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuak Bonelli arranoa ugaltzeko plana onetsi zuen (Hieraaetus fasciatus, Veillot, 1882), basa fauna eta haren habitata babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea aplikatuaz.

Berreskuratze Planeko II. zenbakiak ezartzen duenez, Plana aplikatzeko eremuak Bonelli arranoa ugaltzeko, txitak hazteko eta elikatzekoak izango dira. Eremu hauetako bat Kaparretako Natur Erreserba da, horregatik da hain garrantzitsua eremu hau proiektu honetan sartzea.

Era berean, Berreskuratze Plan horretako II. zenbakiak aurreikusten duenez, eremu hau Kontserbazio Bereziko Eremu izateko proposa dakieke eskumendun erakundeei, batasuneko Zuzentarauetan horretarako finkatutako baldintzak betetzen baditu.

Bonelli arranoaren europar populazioa munduko populazioaren zati txiki bat da, 2011n 1.032-1.223 lurralde ugaltzaile inguru zituen. Espainiako populazioa Europakoaren %65 da (658-721 bik.) Del Moralen arabera, 2006 BirdLife International, 2011. “Review of the implementation of species action plans of threatened birds in the European Union (2004-2010)” eta gainerakoa irregular banatuta dago Mediterraneoan zehar. Europa mailan populazioa egonkor dagoela uste da, baina Europa osoan egoera ez da berdina; Kroazian, adibidez, duela gutxi espeziea desagertu egin da.

Espainiar populazioa gorabeheratsua da (Del Moral, 2006). Bikote ugaltzaile dentsitate handienak Mendikate Betikoan, Sistema Iberikoan eta Sierra Morena-Toledoko mendietan daude (Arroyo et al., 1995).

Badirudi espainiar populazioaren joera orokorra atzera egitearena dela, espeziearen eremua txikitzen ari da penintsula ipar eta erdialdean eta hegoaldeko populazioak mantentzen ari dira (Arroyo et al., 1995; Arroyo et al., 1998).

Hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdi aldera zazpi bikote zeuden Nafarroan finkatuta, laurogeiko hasieran bost eta gaur egun okupatutako 4 lurralde ugaltzailetan baino ez dira ikusten. Kaparretan, Etxaurin, Mendabian eta Fiteron.

Kaparreta LIFEeko jarduerak egiteko inguru egokitzat jo da, 4 lurraldeetako bat baita, Nafarroan espezie honentzako ezagutzen den lurralderik antzinakoenetakoa ere bai eta espeziearentzako habitat potentzialitatea dauka eremu ugaltzaile legez, harkaitz malkartsuak, sastraka mediterraneoa eta sekanoko labore eta zerealetatik gertuago dauden eremuak baititu.

 

Share

Proiektoaren foiletoa

folleto informativo bonelli ico eus

lifebonelli newsletter eus

Photo News