Kontserbazio egoera

Äguilas de bonelli

 

Mundu mailako egoera

Bonelli arranoa, normalean, Afrika IM eta iberiar penintsulako ekialdean hasi eta Ekialde Erdiraino egoten da, Mediterraneoko arroan zehar.  Era berean, Asia HMn ere badago, Arabia, Afganistan, Pakistan eta Indian eta Indotxina iparraldetik Txina hegoalderaino ere bai (Del Hoyo et al., 1994). Ez da uste espeziea oro har mehatxatuta dagoenik, azken urteetan populazioa behera egiten ari den arren, beherakada hori ez baita mehatxuan egoteko behar bezain azkarra (BirdLife International, 2009).

 

Espeziearen egoera Europan

Europan Bonelli arranoa espezie “mehatxatua” da, populazio txikia baitu (920-1100 bikote) eta 1970 eta 1990 artean bere hedapen eremu ia osoan beherakada handia izan baitzuen. Populazio batzuk 90eko hamarkadan egonkor mantendu ziren arren (Grezian, Portugalen edo Zipren), Espainian, bere gunerik indartsuenean, beheraka jarraitzen du %20 baino gehiagoan eta Frantzian, Italian eta Turkian ere bai (BirdLife International, 2004).

Espainian Europako populazioaren %65 inguru dagoen arren, gainerakoak modu irregularrean banatuta dauden Mediterraneoaren arroan. EBko beste herrialde batzuetan ere badira populazio ugaltzaileak, hala nola, Frantzian, Grezian, Italian eta Portugalen.

Europan populazioak behera egiten jarraitzen du eta faktore desberdinengatik gertatzen dela uste da; zuzeneko jazarpena, linea elektrikoetan elektrokutatu, habiak egiten dituzten tokiak asaldatu eta larre lehorrak eta gazteak hedatzeko beste habitatak galdu eta narriatu direlako.

 

Espainiako egoera

Europan Bonelli arrano (aquila fasciata) gehien dagoen herrialdeetako bat Espainia den arren, espainiar eskualde batetik bestera kontserbazio egoeran bariaziorik handiena duen espezie harraparietako bat da. Iberiar penintsularen hego eta ekialdean dentsitate ona du, baina Balearretan desagertu egin zen populazioa eta oso txikia da Madril, Araba eta Nafarroako beste eskualde batzuetan. Hiru lurralde hauetan espeziea berreskuratzeko (indartzeko edo berriro ezartzeko) ekimenak egin dira eta horietako bat proiektu hau da.
Espainian 733-768 bikote daude guztira, Mediterraneo kostaldeko mendietan dentsitate handiagoa du eta hedapen irregularra du penintsula barnealdera, Extremaduran izan ezik ez baita hain ohikoa.

Informazio historiko baliozkorik ez dagoenez, ezin da joera orokor zehatzez hitz egin, baina egungo populazioa 1970 hamarkada amaierakoa baino %35 txikiagoa dela uste da. Beherakada larri hau handiagoa izan zen iparraldeko populazioetan (adibidez, Gaztela eta Leonen %55eko beherakada izan zen). Itxura batera, Andaluzian eta Extremaduran daude populazio egonkor bakarrak (Real, 2004). Joera negatiboak jarraitzen badu iparraldeko banaketan (Aragoi iparraldea, Nafarroa, EAE, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa IM), espeziea desagertu egin daiteke; aldiz, Andaluzian eta Extremaduran populazioak garrantzitsuagoak dira eta ugalketa parametro altuak dituzte, -iberiar penintsulan espeziearen etorkizunerako itxaropen bakarra dira.

Bonelli arranoaren beherakada aldi horretan bertan herrialdean beste arrano batzuek izan duten egonkortasunarekin kontrastean dago, hala nola, iberiar eguzki arranoak (Aquila adalberti) edo arrano beltzak (A. chrysaetos) izan dutenekin.

Hori dela eta, proiektuaren ardatza Bonelli arranoaren populazioa lau eskualde zehatzetan berreskuratzea/indartzea da: Mallorcan, Nafarroan, Araban eta Madrilen. Eskualde hauetan Bonelli arranoaren populazioak atzera nola egin duen zehaztu da jarraian:

Mallorcan 1970 aldera galdu zen espeziea, Europa osoan harrapakinen aurka egon zen zuzeneko jazarpenaren ondorioz. Guztira 10 bikote ugaltzaile egongo zirela uste da, nahiz eta okupatutako lurraldeei buruzko datu zehatz oso gutxi egon.

Nafarroan 70eko hamarkadan 12-14 bikote zeudela uste da, nahiz eta garai bateko lurraldeetan 8 bikote ugaltzaileren datuak egon egiaztatuta, baina 90eko hamarkadaren hasieran hiru lurraldetan bakarrik geratu ziren eta azken urteetan horietako bakarra okupatzen dute. Horrela, bada, %75 baino handiagoko beherakada egon da hiru belaunaldi baino apur bat gutxiagotan. Mende honen hasieran habiak egiteko saioak egin ziren lurralde berri batean, gerora aurre helduaroko hegaztiak sakabanatzeko oso eremu garrantzitsutzat hartu den inguru batean. Baina espezieak ez du txitarik atera eremu berri horretan.

1984-94 hamarkadan populazioak beherakada oso handia egin zuen elektrokutatuta/talda eginda hil zirelako eta zuzeneko jazarpena izan zuelako; estolastizitate demografikoaren eta populazioaren bakanketaren ondoriozko arazoez gain. 1991z geroztik espezie hau kontserbatzeko neurri gogorrak hartzen hasi ziren (ikus kontserbatzeko aurrez egin diren ahaleginak) eta espeziea eta bere habitata babesteko legeak egiten ere bai; linea elektrikoak zuzendu ziren, zuzeneko jazarpena murrizteko neurriak hartu ziren eta bestelako oztopoak murrizteko ere bai.

Madrilgo probintzian Bonelli arranoa ugaldu izanaren erreferentziak daude 15 udalerritan 1974tik 2005era. Horietako 10etan baino ez dago ugalketako datu segururik 1985-2005 artean. Egungo bi bikoteak lurralde berean daude 1990eko hamarkada hasieratik eta eskualdean erregistro seguruarekin ezagutzen diren bikoteen %20 besterik ez dira, beraz, azkeneko 15-20 urtean %80ko beherakada egiaztatu da. Desagertzeko arrazoirik nagusienak zuzeneko jazarpena y linea elektrikoekin izandako gorabeherak izan dira. Gaur egun, ehiza sektorearen eta usoak hazten dituztenen tentsioak txikitu egin dira eta hainbat linea zuzendu dira eremu osoan.

Araban bikote ugaltzaile bat besterik ez dago gaur egun eta Burgos (Gaztela eta Leon) eta Araba artean ibiltzen da.  Arabako hegazti hauek osatzen dute EAEko populazio osoa. Proiektuan sartutako eremuetako populazioa da, hain zuzen ere, iberiar penintsulan espeziearen banaketa eremuko iparraldeko muga. Araban espeziea desagertzeko egon diren arrazoi nagusiak habitata galdu izana eta gizakiek eragindako oztopoak eta heriotzak izan dira.

Bestalde, Andaluzian populazioa egonkor mantendu da azken hamarkadan; gaur egun 354 bikote daudela uste da (espainiar populazioaren erdia ia) eta gehienak Sistema Betikoan daude, Sierra Morenan ere bakar batzuk finkatu diren arren.

Andaluzia eta Murtziako populazio horrek Espainia osoko maila altuena izateaz gain, gaur egun balio ugaltzaile oso altuak ditu. Hori dela eta, eskualde hau are garrantzitsuagoa da, Espainian aztore arranoa hedatzeko gunea baita (populazio handia duelako babesa eskaintzen zaio eta hegaztiak ekoizten ditu, urte sasoi batzuetan ugalketa parametro oso altuak dituelako).

Hori dela eta, populazio honetako txitak erabiliko dira, itxian hazitakoez eta berreskuratutakoez gain, xede diren eremuetako populazioa berreskuratzeko.

Madrilgo Erkidegoan libre utzitako Bonelli arranoak

Share

Proiektoaren foiletoa

folleto informativo bonelli ico eus

lifebonelli newsletter eus

Photo News