Aurrekariak

Águila de Bonelli en vuelo

 

Duela 30 urtetik hona lege babeserako neurriak hartzen dira, baita natur espazioak babesteko eta kudeatzeko ere, Hegaztien eta Habitaten europar zuzentarauak ezarri direlako; horrek mesede egin dio espezieari. Harraparietan eraginik handiena izan zutenak hauek dira: 70ko hamarkadako harraparien legezko babesa eta Hegaztiei eta Habitatei buruzko europar Zuzentarauak eta argindar lineak aldatzeko Dekretuak erabili izana.

 

Baina 2005az geroztik (data horretan lortu da homogeneotasuna Bonelli arranoen erroldan, bere eboluzioaren konparatiba bat ezarri ahal izateko) espezie honen populazioa behera hasi dela ikusi da. Errolda hauetan esanguratsua da espeziearen hedapeneko eremu periferikoetan murriztu izana eta tokian desagertu izana ere bai. Hauek guztiak “alerta goiztiarrak” dira, kontuan izan beharrekoak espezie zaurgarrietan eta erabakimenez aritu beharra dago, hala egiten ez bada, nazio mailan galtzeko arriskuan dagoen espezie izango bailitzateke (autonomia-erkidego batzuetan hala katalogatuta dago) eta gerora arazo larriagoa izango genuke, baliabide ekonomiko gehiago beharko lirateke eta irtenbideak hamarkada bat baino gehiago beharko lituzke.

2006ko azkeneko erroldan espainiar populazioaren %45 inguru Andaluzian kokatzen zela ikusi zen. Andaluzian dago populazio handiena eta 350 bikote inguru daude, baina hala ere Jaéngo probintziako toki batzuetan oso gutxitu da.

Espeziearen beherakada dela eta, Natura Babesteko Batzorde Nazionaleko Flora eta Fauna Batzordearen barruan lan talde bat sortu da eta  espeziea kontserbatzeko estrategia nazionalaren zirriborro bat egin da.

Bonelli arranoaren (Hieraaetus fasciatus) kasuan zortzi LIFE proiektu egin dira espainiar eskualdeetan eta beste bat Portugalen. Proiektu hauetan guztietan oztopoak eta hilkortasunaren zergatik txikitzeko jarduerak egin dira (linea elektrikoak zuzendu, habiak zaindu, espezie harrapakinak indartu, dibulgazio kanpainak, etab.).

Baina jarduera horiek guztiak probintzia bakarrean kontzentratu izan dira eta ez da bat bera ere partekatu beste espainiar eskualdeekin, ez eta beste herrialdeekin ere (LIFE BONELLIn hala egiten den arren). Orain arte azterketa demografikorako ekoizpena eta heriotza tasa bezalako parametroak hartu dira kontuan populazio bakoitzean, eta ez zaie garrantzirik eman immigrazio tasei, emigraziokoei, erreklutatzeari, eremu sarbegiei eta iturriei. Honek mugatu egin du iberiar populazioak dituen arazoen ikuspegia, eta tokiko ikuspegitik egin zaie aurre metapopulazio ikuspegitik egin ordez.

 

Nafarroako Foru Erkidegoko teknikariak, Bonelli arranoaren hackingean Madrilen.

 

Parte hartzen duten eremuetan egindako ahaleginak:

Nafarroan:

1996az geroztik eta espeziea Berreskuratzeko Planaren barruan eta urteko jarduera programak eginda, jarraipen zehatza egin da; populazioa ugaltzailearen eta dabilenaren kontrola barne, eta finkatutako bikoteen ugalketaren jarraipena ere egin da; horri esker, zehatz ezagutu ahal izan da eskualdeko populazioaren autoekologia eta eboluzioa eta neurri zuzentzaileak ere ezarri ahal izan dira.

Ahalegin hau areagotu egin zen 1997 eta 2000 artean, LIFE Proiektua garatzeari esker (LIFE96NAT/E/3114). Proiektu honek dibulgazio eta kontzientziazio neurriak garatu zituen funtsean, habiak egiteko eremuak zaindu zituen gizakiak trabarik egin ez zezan, argindar lineak zuzendu ziren batetik bestera zebilen populazioak arrisku txikiagoak izateko, ehiza arautu zen eta habiak egiteko eremuetan eragina izan zezaketen jarduerak kontrolatu ziren, txitak markatu ziren eta irrati bidezko jarraipena egin zitzaien espazioaren erabilera zehazteko, azpiegituren ingurumen eragina ebaluatu zen...

2000. urtean utzitako labore sailetako sastrakak kendu ziren aniztasuna hazteko, sastraka homogeneizatu ez zedin eta espezie harrapakinak egoteko.

Heriotzaren zergati nagusienetakoak elektrokuzioa eta argindar lineekin talka egitea zirela eta, 1992 eta 2012 artean 4.536 babes zuzendu dira banaketa lineen 1.387 km-an; era berean, 851 bao eta 167 km seinaleztatu dira garraio eta banaketa lineetan; osoko inbertsioa 3.983.474 € izan da.

Hilkortasun ez naturaleko zergatirik nagusienetan jarduera egokiak egin diren arren eta habiak egiteko eremuak babestu diren arren Natura 2000 Sarean sartuaz, egindako ahalegina ez da nahikoa izan, espeziaren joera demografiko negatiboari buelta emateko.

 

Beragu, Nafarroan 2012an libre utzitako Bonelli arranoa

 

Madril:

Madrilen ahalegin handia egin da elektrokutatuta hiltzetik babesteko. Neurri hauek urte dezente dituztenez, berritu egin beharko lirateke, zuzenketa batzuk ez baitira nahikoa. Berreskuratzeko Plan Formalik ez dagoen arren, Bideragarritasun Azterketa bat egin zen populazioaren egoera hobetzeko inguruan jarduerak eginda eta bigarren Bideragarritasun Azterketa bat planteatu zen Indartzeko.

Azterketa honekin batera, GREFAko instalazioetan txitak itxian hazten hasi dira eta indartzeko eta espeziea berriro sartzeko protokoloak prestatzen ari dira. Gaur egun, GREFAko instalazioetan 9 bikote daude eta bikoterik ez duten hegazti batzuk ere badira. Orain arte 14 txita atera dira.

 

Madrilgo Erkidegoko basozainak eta GREFAko kideak, Bonelli arranoaren bi txita libre uzten.

 

Balear Uharteak:

Balear Uharteetan duela 20 urte hasi ziren sentsibilizazio jarduerak egiten eta diziplina neurriak hartzen, harrapariak tranpen edo tiroen bidez sistematikoki jazartzeari uzteko asmoz.

Balearretako gobernuak 2007an erabaki zuen Mallorca espeziea berriro sartzeko urratsak ematen hastea; 2008an bideragarritasun plana eta berriro sartzeko plana prestatu ziren, eta 2009ko abuztuan argitaratu Balear Uharteetako Aldizkari Ofizialean. Fase esperimentala hasteko, hegaztiak libre uzteko protokoloak prestatu ziren, habitata eskuragarri ote zegoen ikusteko azterketa egin zen, eboluzio demografikoaren aurreikuspen bat ere bai, libre uzteko lehenengo instalazioak prestatu ziren, libre uzteko lehenengo esperimentuak egin eta hedapen zereginak ere bai.

Argindar lineak aldatzen jarraitzen da ENDESArekin lankidetza hitzarmena adostu ondoren. 90eko hamarkadaz geroztik, 2.000 argindar linea arriskutsu baino gehiago zuzendu dira.

 

Ernesto eta Tomeu Bonelli arranoen bi txita libre uzten Mallorcan.

 

Araba:

“Araban Bonelli Arranoa Berreskuratzeko Jarduera Plana” dago eta horren barruan garatu zen LIFE proiektua (LIFE00 NAT/E/7336). Plan horretan (2001-2004) jarduerak egin ziren:

  • Hazteko eta habiak egiteko lurraldeak babesteko.
  • Argindar linea arriskutsuak aldatzeko eta akordioak lortu ziren argindar konpainiekin.
  • Habiak egiteko eremuak zaindu ziren eta oztopoak arautu ere bai, ugalketan porrotik egon ez zedin.
  • Ugalketa aldia eta ekoizpena neurtu, porrotaren zergatiak eta helduen heriotza tasa eta zergatiak.
  • Populazio harrapakina hazi, habitata erabilita eta ehiza araututa.
  • Dibulgazio kanpainak egin sektore desberdinentzat.

 

Hobekuntza hauei esker, habia duen bikote bakarra mantendu eta finkatu egin da eta espezieak dituen mehatxurik gehienak kendu egin dira.

 

Andaluzia:

2005. urtean egin zen lehenengoz ahalegin intentsibo, koordinatu eta uniformea Andaluziako Bonelli arranoen populazio osoa erroldatzeko. 321-347 bikote ugaltzaile hauteman ziren, espainiar populazioaren erdia. Bikote hauen %52,4 Natura eremuan daude. 2004ko otsailetik garatzen da “Andaluzian Aztore Arranoa Kontserbatzeko Jardueren Programa” eta bere xedea Andaluzian epe luzera espezieak irauteko aukerak haztea da.

 

Andaluziako Juntak emandako Bonelli arrano gazte bi

 

2010-2012 Bonelli Sarea

Kontserbazioko ekintzen aldi berean, libre uzteko esperientzia pilotuak egin dira (2010-2012 urteak) proiektuko eremuetan, libre uzteko potentzialitatea zehazteko eta hackingaren eta aklimatazio kaiolaren metodologia espeziaren berezitasunera egokitzeko.

Lehenengo esperientziak Madrilen egin ziren; 2010ean 2 txita utzi ziren libre hacking teknikaren bidez eta horietako bat aldiro etortzen da libre utzi zen eremura. 2011n lau txita utzi ziren libre (2 itxian hazitakoak ziren), horietako 2 elektrokutatuta akabatu ziren eta beste biek inguruan jarraitzen dute, hedapen fase baten ondoren. 2012an hiru hegazti harrapatu zituen azeri batek; aldiz, adinik handienarekin libre utzitako gazte batek (kaiolan egon ondoren) ondo egin zuen hegan.

Nafarroan bi utzi ziren libre 2011n eta 2012an eta ez da porrotik erregistratu. 2011ko hegaztiek igorgailuak galdu zituzten arren, gutxienez bietako bat libre utzitako eremuan ikusi da. 2012an libre utzitako gazteak hedapen fasean daude gaur egun.

Mallorcan 4 gazte sartu ziren hacking bidez 2011n eta bi 2012an. Gainera, hegan hazitako hegaztiak libre uzteko metodo berri bat probatu zen eta 2011n heldu arora iritsi gabeko bi utzi ziren libre egokitzapen kaiola bidez; kaiola horrek 2012an beste bi hegazti libre uzteko ere balio izan du. 2011n libre utzitako bi hegazti elektrokutatuta akabatu ziren, nahiz eta babes hura ondoren berehala aldatu zen. Uhartearen ezaugarrien ondorioz, hegaztiak gazteak izan arren, inork ere ez du uhartea utzi eta jokaera lurraldekoiak ikusi dira. Libre uzte hauek arrakastatsuak izan dira, bai libre  uzteko unean bai hegaztiak uharteko habitat berrira egokitzean.

Berriro sartzeko lehenengo saio hauen ondorioz, libre uzteko hegazti bakoitzaren adin motari egokitutako metodologia definitu da eta ez da uste berriro sartutako hegaztien heriotza tasa populazio naturalena baino handiagoa denik, are gehiago, dirudienez txikiagoa da.

 

Bonelli arranoak libre uzten. Nafarroa. Prentsa

 

Share

Proiektoaren foiletoa

folleto informativo bonelli ico eus

lifebonelli newsletter eus

Photo News