Gestión Ambiental, Viveros y Repoblaciones de Navarra SA (GAN) Nafarroako gobernuaren elkarte publiko bat da.
1982az geroztik Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuaren babesean egiten du lana, zehatz esateko, Nafarroako biodibertsitatea planifikatzen eta kudeatzen.
Bere jarduera laneko eremu hauetan garatzen du: Natura 2000 Sareko biodibertsitatea planifikatu eta kudeatu, Babestutako eremuen eskualde sisteman, habitatetan eta flora eta fauna espezieetan; ibaietako ekosistemen kudeaketa, ingurumen ebaluazioa; komunikazioa, parte hartzea eta erabilera publikoa; eta informazio geografikoko sistemak.
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Kontseilaritza Andaluziako lurralde ministerio bat da eta eskualdeko ingurumen arloko eskumen guztien kargu dago. Zeregin hauetako bat natura eta basa bizitza kontserbatzeko programak egitea da, bereziki arriskuan dauden espezieena. Espezie horietako bat Bonelli arranoa da eta Andaluzian daude espezie honen populaziorik handienak.
Madrilgo Erkidegoko Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Kontseilaritzako Ingurumen Zuzendaritza Nagusia da eskumendun administrazio organoa eta honi dagokion Madrilgo Erkidegoko basa espezieen populazioak kontserbatu eta hobetzeko neurriak hartzea.
Basa espezieak eta bereziki babes maila handiagoa behar dutenak (hala nola, eguzki arranoa, zikoina beltza, sai beltza edo naumann belatza) berreskuratzeko eta kontserbatzeko proiektuak egin eta burutzen esperientzia oso handia dute eta emaitza positiboak dituzte.
Zehatz esateko, 90eko hamarkadatik sai beltzekin eta eguzki arranoekin garatzen ari diren jardueren ondorioz, 1993an saien 23 bikote ugaltzaile izatetik 2011n 37 izatera igaro ziren eta eguzki arranoen kasuan 1973an 6 bikote izatetik gaur egun 100 baino gehiago izatera. Emaitza hauek are hobeak dira, hegazti kopuruak gora egiteaz gain, euren banaketa eremua ere hazi egin baita.
Govern de les Illes Balears eta Natura Parc Fundazioaren arteko partzuergo bat da COFIB eta Balearretan basa fauna berreskuratzea da bere xedea; hemen sartzen dira, halaber, fauna exotiko inbaditzailearen kontrola eta katalogatutako espezieak berreskuratzeko programa babestea.
Urtero 3000 animalia inguru hartzen dituzte berreskuratzeko eta ferreret Alytes muletensis berreskuratzeko plana eta Bonelli arranoa berriro sartzeko plana lantzen ari dira.
Natura Parc Fundazioa irabazteko xederik gabeko erakunde gisa eratu zen eta haren jardun printzipioen oinarri dira natura ingurunea osorik babestea eta kontserbatzea; izan ere, Balear Uharteetako berenezko fauna eta flora aurki ditzakegu han.
Hauexek dira fundazioaren xedeak, besteak beste:
Natura Parc Fundazioak Balearretako gizarte maila guztiei zerbitzu ematen die, eta horretarako bere ongintzazko eginkizunaz baliatzen da, batez ere hezkuntza eta zabalkundea oinarri dituelarik
Balearretako gizartea da haren onuraduna eta/edo erabiltzailea, barnean sartzen direlarik administrazio publikoak, Estatuko segurtasun kidegoak (udaltzainak, Guardia Zibila, babes zibila, 112…), hezkuntza zentroak, erakunde pribatuak eta herritarrak oro har.
Arabako Foru Aldundiko Ingurumen eta Hirigintza Sailak honako eginkizunak eta aginpideak ditu: Uraren ziklo oso, ureztatzeak izan ezik; Ingurumena eta paisaia; Naturaren zaintza; Naturguneak; Energia berriztagarriak; Mendiak, flora eta fauna; Lurralde plangintza eta informazioa; Hirigintza kudeaketa eta diziplina eta Ordenamendu juridikoak adierazitako gainerakoak, Arabako Foru Aldundiko Sailen egitura zehazten duen uztailaren 19ko 162/2011 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Zehatz, esateko, proiektu honetako eremu tematikoan Ingurumen eta Biodibertsitate zerbitzuari dagozkio, proiektu honetako eremuan honakoak egitea:
Zeregin hauek Eusko Jaurlaritzak hartutako eskumenetatik datoz, Euskal Herriko Autonomia Estatutua (abenduaren 18ko 3/79 Legea) beteaz eta EAEko erakundeen eta bertako kondaira lurraldeetako foruzko ihardutze erakundeen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legea oinarri hartuta horien garapen edota burutzapenen lekualdaketa beteaz.
GREFA (Fauna Autoktonoa eta bere Habitata Lehengoratzeko Taldea) irabaz asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakunde bat da eta 1981ean sortu zen natura aztertu eta kontserbatzeko elkartea izateko. Gure inguru naturalaren zati bat narriatzen eta suntsitzen duten giza jarduerez ohartzen den jendea dago bertan.
Natura kontserbatzea du xede eta GREFAk ikuspegi desberdinetatik egiten du lana; tokiko, nazioko eta nazioarteko hainbat proiektu egiten du, bakarka edo hitzarmenen bidez edo gobernuko edo gobernuz kanpoko beste erakundeekin akordioak lortuta.
GREFAk egiten dituen jardueren artean hauek daude:
Proposatutako LIFEaren arabera GREFAk egindako beste proiektu batzuk:
LPOren xedea “hegaztiak eta hegazti horiek bizirauteko behar dituzten ekosistemak babestea da, bereziki horiei lotutako fauna eta flora” eta oro har, biodibertsitatea babestea. 1912an sortu zen LPO eta 1986an aitortu zuten erabilera publikoko erakundetzat; era berean, Birdlifen ordezkaria da Frantzian. 2012an 44.000 bazkide baino gehiago zituen.
Bere jarduerak 3 eremutan banatzen dira:
1984an LPOk koordinatu zuen Bonelli arranoa kontserbatzeko Frantzian egin zen lehenengo plana, baita espezie honetarako egin zen lehenengo LIFE (garai hartan ACE) proiektua ere (1989-1992). Zuzeneko zeregina izan zuen itxian hazi eta berriro sartzeko jardueretan UFCSrekin (Union Française des Centres de Sauvegarde) batera. 2010eko abenduko biltzarrean LPOk espeziea itxian hazteko edota berriro sartzeko interesa duten egiturak mobilizatu ditu eta IMBE eratu du (International Mobilisation for the conservation of the Bonelli's Eagle).
Christian Pacteauk (LPO-UFCS) kudeatzen du Bonelli arranoa itxian hazteko Vendéeko zentroa eta hegazti harraparien ugalketan aditua da. 1995az geroztik Bonelli arranoarekin ari da lanean eta 14 txita atera ditu; horietako zenbait jada libre utzi dira. Zentroak txitak hazteko 10 instalazio daude, bakoitza 100 m2 da eta inkubazio areto bat eta nurseria bat ere baditu. Bonelli arranoaren 7 bikote ditu, eta horietatik 5 ugaltzaileak 2012an.
Ardècheko zentroak (Jean-Claude Mourgues) 3 bikote ditu, horietako bat ugaltzailea 2012an. Zentro honetan 7 txita atera dira ireki zenetik.