Berriak

 

Hamar autonomia erkidegotako eta Frantziako adituak Mallorcako Palman izan ziren LIFE BONELLIren lehenengo mintegian. Topaketa honetan proiektuak jada hasitako ekintzen berri eman zen eta lehenengoz saiatu behar da mediterraneo eskualdean mehatxatuta dagoen harrapari baten espainiar populazioa bere osotasunean berreskuratzen.

 Neus Literas, Balearretako Gobernuko inguru naturaleko zuzendari nagusiak inauguratu zuen Palma Mallorcakoan LIFE BONELLi proiektuko lehenengo mintegia (argazkia: Maripau Ruiz).

Mintegiko hiru egunetan, Bonelli arranoa aztertzen eta kontserbatzen aritzen diren berrogeita hamar aditu inguruk espezieak iberiar penintsulan duen egungo egoerari buruzko hitzaldiak eman zituzten eta azken urteetan mehatxurik nagusienei aurre egiteko hartutako neurrien emaitzak zehaztu zituzten. Eskainitako informazioa eta sortutako eztabaidak oso erabilgarriak izango dira LIFE BONELLI garatzeko, proiektu honek lehenengoz heldu baitio harrapari honen espainiar populazio osoa berreskuratzeko lanari.

Hamar autonomia erkidego baino gehiagotako eta Frantziako jendea izan zen mintegi horietan, bertatik bertara ezagutu zituzten proiektuaren hasierako neurriak eta dauden espektatiba handien berri izan zuten.  Era berean, Bonelli arranoaz Espainian jada egindako antzeko proiektuen esperientzia aprobetxatu zen topaketan; proiektu horietako asko Europar Batasuneko LIFE programaren finantzazioaren egin dira.

Mintegia abenduaren 12an inauguratu zuen Neus Lliterasek, Balearretako gobernuko inguru naturaleko zuzendari nagusiak eta abenduaren 14an amaitu zen “Arranoaren egunarekin”. Jarduera hori LIFE BONELLIren barruan sortu da eta lehenengo deialdia Santa Eugeniako (Mallorca) Natura Park zoologikoan egin da. Bi milioi euroko aurrekontua du proiektuak, Europar Batasunak %75 emango du eta 2017ra arte iraungo du. Denbora horretan, historikoki Bonelli arranoak okupatutako lurraldeetan espezie horren populazioa berreskuratzen saiatuko da.

Jarduera nagusia hegaztiak libre uztea da eta jada egin dira esperimentuak Madrilgo Erkidegoan, Nafarroan eta Mallorcan. Uhartean arranoak libre uzteko eremuetako batean, Tramuntana mendilerroaren bihotzean, jada finkatu da bikote bat, biak ere orain sartutako hegaztiak dira. Mintegian izan zirenek toki horretara joateko aukera izan zuten eta bikote horretako arra ikusteko zortea ere bai. 

LIFE BONELLI proiektuko bazkideak dira Andaluziako Junta, Madrilgo Erkidegoa, Arabako Foru Aldundia, Gestión Ambiental de Navarra (GAN) enpresa, GREFA (Fauna Autoktonoa eta bere Habitata Lehengoratzeko Taldea), COFIB (Balear Uharteetako Fauna Berreskuratzeko Partzuergoa) eta LPO (Ligue pour la Protection des Oiseaux ) frantziar GKE.

 

Mallorcako Palman izandako LIFE BONELLI proiektuaren mintegiko partaideak (argazkia: Maripau Ruiz).

 

Partaideen arteko lankidetza espiritua

Bonelli arranoaren (aztore arranoa ere esaten zaio) espainiar populazioa, Europako garrantzitsuena izan arren mila bikote baino gutxiago daude. “Libro Rojo de las Aves de España” delakoaren arabera, espezieak murrizketa oso handia izan du penintsularen iparraldean eta ekialdean eta Katalunian garai batean populazio oso handiak zeuden arren, gaur egun murrizketa handiak izan dituzte; beraz, gune egonkor bakarrak Andaluzian eta Extremaduran daude.

Mehatxatutako Espezieen Espainiar Katalogoaren arabera Bonelli arranoaren egungo egoera “zaurgarria” da eta Palmako bileran argi geratu zen oso kezkagarria dela hori espeziea aztertzen ari diren eta kontserbatzeko ahaleginetan dabiltzan adituentzat; izan ere, gure faunako harrapari handi esanguratsuak populazioa berreskuratzen ari diren arren, eguzki arrano iberiarra esaterako, Bonelli arranoarekin ez da horrelakorik gertatzen ari.

Are gehiago, litekeena da espeziarentzat oso lagungarria izatea mintegian argi geratu zen faktore bat: LIFE BONELLI mintegi honetako lankidetza espiritua eta sintonia.  Eta bi alderdi horiek hala izan direla azpimarratu dute bai antolatzaileek bai partaideek.

 

Share

Proiektoaren foiletoa

folleto informativo bonelli ico eus

lifebonelli newsletter eus

Photo News