Bonelli arranoa arrakastaz berreskuratzeko, kontserbazio neurriak ezarri behar dira elikadura izan dezan, habitata bermatuta egon dadin eta espezierentzako arriskurik egon ez dadin edo arriskuak minimizatu daitezen.
Testuinguru honetan, tokiko larreen plan txikiak egingo dira, baita abeltzaintza estentsiboko planak ere, abeltzaintza tradizionala mantenduta Bonelli arranoaren habitata kontserbatu edota hobetu dadin. Nekazaritza eta abeltzaintza tradizionala utzi direlako mendi mediterraneoa ez homogeneizatzea da honen helburua.
Planak egiteko, tokiko erakundeen eta zerikusia duten abeltzainen parte hartzea egongo da; burutu beharreko ekintzak definituko dira plan horietan eta Nafarroako GKL hauetako zein eremu jakinetan egin zehaztuko da: Aragoi ibaiaren erdiko zatia (ES2200030), Etxauriko Important Bird Area (IBA) (ES083) eta HBBE (ES0000150) eta Leire, Illon eta San Migel mendilerroetako IBA eta (ES087), Leireko mendilerroa, Arbaiungo arroila HBBE (ES0000125).
Nafarroako Gobernuak uste du proposatutako ES0022230 tokiarentzat KBEri aurreikusitako aldaketa nahikoa litzatekeela. Dena dela, Bonelli arranoaren habitata hobetzeko hobekuntza ekintzak (LIFE proiektu honetan aurrekontua egindakoak, etorkizuneko ES2200030 KBEren barruan planifikatu eta garatutakoak, baina ES0000151 HBBEn esleitutako mugetatik kanpo) ezin direla aukeratu uste izanez gero, Nafarroako Gobernuko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak hitza ematen du ES0000151 HBBEren mugak aztertuko dituela LIFE burutzen den aldian, aurreikusitako ekintzak barruan gera daitezen, eta horrela eskatutakoak bete.
Larreen plana Nafarroako Ingurumen Kudeaketako (GAN) teknikariek egingo dute abeltzainen kudeaketa beharrak (abeltzaintza kargen azterketa; egungo eskaintza trofikoaren eta beharrezko eskaintzaren balorazioa; egungo eskuragarritasuna eta sarbide eta egitura egokien planifikazioa, etab.) eta Bonelli arranoarentzako habitata hobetzeko xedeak (ikus C.2.- Populazio harrapakina mantendu edota berreskuratu) kontuan izanda.
Plan hau ez da soilik proiektua amaitu arte egingo, baizik eta ondoren ere jarraitu ahal izateko ikuspegia oinarri hartuta egingo da plana.
Larreen Planean definitu beharreko jarduera nagusiak hauek dira:
Larreen Planean definitu beharreko jarduera nagusiak hauek dira:
Sastrakadiko jarduerak GANeko langileek egingo dituzte, baita egin beharreko azpiegituren proiektuak ere.
Kanpoko laguntzarekin egingo dira zeregin horiek guztiak. Larreen plana proiektuko lehenengo hilabeteetan egingo da eta bertan adierazitako jarduerak ondorengo 18 hilabeteetan burutuko dira.
Bonelli arranoaren biziraupena bere elikadura bermatzeko adina harrapakin egoteari lotuta dago. Populazio harrapakin horien neurria, halaber, euren habitataren egoeraren mende egongo da. Beraz, funtsezkoa da sailak garbitzea eta habitata hobetzea, Bonelli arranoaren espezie harrapakin ugari egon dadin.
1997-2000 artean LIFE proiektu bat egin zen (LIFE96NAT/E/3114), “Bonelli arranoa Nafarroan”, Uxuen eta Galipentzun habitata hobetzeko. Proiektu hartan egindako jardueretan sastrakadi mediterraneoa erabili zen eta utzitako soroak garbitu ziren, landu egin ziren eta lekaleak eta gramineoak erein ziren.
Eremu horietan Bonelli arranoak espazio gehiago erabiltzen zuela egiaztatu izan zen gutxi gorabehera 2006ra arte. Baina inguruan abeltzaintzako erabilerarik ez zegoenez, berriro ere sastrakak hartu zuen dena.
Hori dela eta, sastrakaz garbitzeko eta habitata hobetzeko lanek iraun dezaten, ezinbestekoa da inguruan abere karga jakin bat ere mantentzea, lortu nahi dugun landaredi fisonomiarekin uztartu ahal izateko. Horregatik, beharrezkoa da sastrakadia moldatzeko ekintzak planifikatzea eta ekintza horiek ondoren egingo den kontserbazioko abeltzaintza kudeaketari eta jarduera eremuetan abeltzaintza tradizionala mantentzeko azpiegiturei lotuta egotea. Hori dela eta, oso garrantzitsua da tokiko larreen planak egitea eta abeltzaintzako azpiegiturak eraikitzea.