Bikote ugaltzaileen jarraipena eta txitak habietatik atera

Seguimiento de parejas reproductoras de aguila de bonelli

 

Bikote ugaltzaileen jarraipena egitea eta Andaluziako habietatik txitak ateratzea ona izango da espezieari buruz behar den informazioa biltzeko.

 

Bikote ugaltzaileen jarraipena

Jarduera honen xedea da populazioa indartzeko prozesuak egingo diren autonomia-erkidegoetan (Nafarroa, Araba, Madril eta Mallorca) bikote ugaltzaileen jarraipena egitea eta Andaluziako populazioen jarraipena egitea (espezieko populaziorik handienetakoa delako.) Bikote ugaltzaileak monitorizatuta, Espainia hegoaldeko populazioaren hedatze dinamikak ezagutzea espero da, baita zer dinamika dituzten ezagutzea ere; horri esker, ugaltzeko eta finkatzeko eremurik egokienak zein diren jakin ahal izango da.

Egingo den jarraipenari dagokionez, eremura aldiro ikustaldiak egingo dira eta bikoteen egoera eta ugalkortasuna aztertuko dira.

Jarraipen hori egiteko norbere ibilgailua, fototranpeoko kamerak, prismatikoak, teleskopioa eta kartografia erabiliko dira, batez ere. Eremurik egokienen laginketa errazago egiteko, GIS plataformak eta kartografia prediktiboa erabiliko ditugu.

Jarduera honetan fenologiaren eta populazio hauen parametro demografikoen jarraipena egiteaz gain, txitak habietan markatzeko protokolo bat egin eta koordinatuko da; horri esker, penintsulako metapopulazioko populazio gune desberdinen arteko harremanak ezagutu ahal izango dira. Era berean, hegaztiren bati edo besteri GPS/GSM gailua ere jar dakioke, bere mugimenduen berri izateko; horrela, Andaluzian jaio arren, iparralderago galdutako lurraldeak berriro kolonizatzen ez dituzten hegaztiak nora joaten diren jakingo litzateke. Beraz, banako hauen monitorizazioari esker, populazioko gune desberdinen arteko erlazioen ikuspegi osoagoa izango da. Lan honetan sartuko dira azken 10 urteetan bi ikertzaile talde egiten ari diren lana eta artikulu zientifikoak argitaratuko dira.

Era berean, monitorizazio hau oso garrantzitsua da habiarik egokienak zein diren zehaztu eta txitak habiatik ateratzeko, eremu "emaile" hauetako inon ere arranoaren populazioa arriskuan jarri gabe. Basa populazioen egonkortasuna bermatzea oinarrizko baldintza da eta hori nagusitzen da UICNk populazioak berriro sartzeko edo indartzeko egiten dituen jardueretan. Habien jarraipena eginda, txiten habietako hilkortasuna saihestu nahi da eta, ondorioz ateratzeko eta berriro sartzeko txita gehiago eduki nahi dira.

Habian markatutako txita guztiak aztertuko ditu albaitariak eta dagozkien analisiak egingo dizkie. Jarduera hau egiteko aldia espeziearen ugal fenologiarekin bat dator, otsailean hasten da (lehenengo bikoteak arrautzak jartzen hasten direnean) eta uztailean amaitzen da (txiratik berantiarrenek hegan egiten dutenean).
 

Andaluziako habietatik txitak atera

Jarduera honen xedea Andaluziako habietatik txitak ateratzea da (populazio handia baitago), Nafarroa, Araba, Madril eta Mallorcako populazioak indartzeko edota berriro sartzeko.

Espeziearen habia naturaletatik txitak erreskatatzeak esan nahi du aurrez aztertutako habia natural batetik txita bat ateratzen dela, aurreko urteetan habia horretan txitaren bat akabatu delako kainismoagatik edo senideen arteko lehiagatik edo osasun arazoren bat duelako (infekzioak, parasitoak, garapen txikia, etab.). Honela ez da populazio naturala aldatzen eta akabatzeko aukera handiak zituen txita horren heriotza saihesten da. Zeregin honen arduradunak oso kualifikatuta daude jarduera hau arrakastaz egiteko.

Espezieko bikote ugaltzaile ugariko lurraldeetan egiten da jarduera hau.

Txita askoko habietan salbamendu jarduerak egiteko edota txita askoko habietatik txitak hartzeko, aurrez habia emailearen jarraipen zorrotza egin beharko da. Jarraipen honi esker ikusiko dira: urteko ekoizpena, lurralde jokaera, bikote ugaltzaile berriak finkatu diren, gazteen sakabanaketa eremuak identifikatu, etab. Horretarako, hegazti batzuei GPSa jartzeko proposatu zaio Andaluziako Juntari, orain arte bezala eraztunak eta PVC motako uztaiak jartzeaz gain, bikote hauek jada horrela erabiltzen baitira.

3 hilabeteko jarraipena izango da, hau da, txitak inkubatu eta hazi bitartekoa (martxoa, apirila eta maiatza). Maiatzean amaituko da, hautatutako txitak kendu (gutxienez 3) eta habietan uzten diren txiten garapen egokia baieztatu ondoren. Lehenengo txitak apirilean erreskatatuko dira, habian gutxi gorabehera 35-40 eguneko garapena izan ondoren, eta Madril eta Mallorcako programetara joango dira. Geroago jaiotako txitak beranduago kenduko dira. Azkeneko hauek Nafarroako proiektua indartzeko izango dira, eskualde honetako espeziearen fenologia desberdina baita.

Habietatik ateratako txita hauei guztiei ministerioko uztai ofiziala eta urrunetik irakurtzeko PVC uztaia jarriko zaizkie eta denen laginak hartuko dira, ohiko osasun kontrolak egiteko hematologian, biokimikan, parasitologian eta mikrobiologian. Hasieran aukeratutako habia bakoitzeko txitarik zaurgarriena eramango da GREFAko Fauna Ospitalera, berriro sartzeko proiekturako edo umeak hazteko programako stockerako.

Txitak erreskatatzeko habien jarraipena, kontrola eta aukeraketa egiteko landa teknikari arduraduna espeziearen jarraipena egiten aditua den biologoren bat izango da eta Andaluzian Bonelli arranoaren habien jarraipena eta kontrola egiten hainbat urteko esperientzia izango du.

Proiektua indarrean den urte guztietan egingo da jarduera hau..

 

Jarduera hau beharrezkoa izatearen arrazoiak:

 

Bonelli arranoaren populaziorik txikienak indartzeko eta berriro populazio hori sartzeko, beharrezkoa da hegazti kopuru jakin bat izatea. Indartzeko eta berriro sartzeko ekintzek arrakastarako aukera gehiago dute, hegazti gehiago uzten badira libre. Horretarako ziurtatu beharra dago itxian egiten den ugalketa proiektu osoa hornitzeko nahikoa ote den, txita askoko habietatik ateratako txitarik baden, epe laburrera berriro sartzea bideragarria den eta indartzeko jardueretan epe laburrera eragina izan dezala. Metodo honi esker, libre utzitako hegaztien aniztasun genetiko handiagoa ziurtatzen da.

Txita horiek habia uzteko, bikote ugaltzaileen jarraipena egin beharra dago. Gainera, ugalketarako bikote hauek aztertuaz kasu bakoitzerako ezaugarri genetikorik egokienak dituztenak aukeratu ahal izango dira (balizko konbinazioak eta populazioa aberastu eta endemismoak saihestu).
Share

lifebonelli newsletter eus

Photo News