Jarduerak burutzeko hautatu diren guneen potentzialitatea aztertu

 

Blaia, Mallorcan libre utzitako Bonelli arranoa. Lalo Ventoso

 

Proiektu honen helburu nagusia Espainian Bonelli arranoa erabat berreskuratzea da, metapopulazio ikuspegitik abiatuta.

Eskualde batzuetako populazioa oso murrizten ari da. Horiek berreskuratzeko, espeziea berriro sartu eta populazioa indartu egin beharko da, espezieko populazio desberdinen interakzioa eta ondorioak kontuan izanda (arazoak izan arren berreskuratzeko aukerak dituzten hegaztiak trukatu). Populazioa indartzeko ekintzen arrakasta jarduera horiek egingo diren berariazko kokapenen mende egongo da hein handi batean.
 

Era berean, behar adina espezie harrapakin egotea ere funtsezkoa da Bonelli arranoaren elikadura bermatzeko eta horren ondorioz, populazioa arrakastaz indartzeko. Elikaduraren egiazko eragina ezagutzeko, LIFE proiektu honetan jarduera bat egingo da Nafarroan eta Araban, espezie harrapakinak mantentzeko edota berreskuratzeko. Horretarako, abeltzaintza tradizionaleko praktikak mantenduko dira, usategiak eta harri pilak eraikiko dira, untxiz birpopulatuko da ingurua eta eper gorriaren habitata hobetuko da. Era berean, jarduera hauek burutzeko kokaguneak ongi aukeratzea ezinbestekoa da, hala egiten ez bada, lortuko liratekeen emaitzen adierazgarritasuna zalantzan egon baitaiteke.

Hori dela eta, autonomia erkidego bakoitzean populazioa indartzeko eta habitata hobetzeko jarduerak egin daitezen jada identifikatutako HBBEetan berariazko kokapenak aukeratuko dira, eta horietan burutuko da kontserbazioko jarduera jakin bakoitza.

Proiektuan zehar aukeratuko dira kokapenak, proiektuko une batzuetan. Txitak hackingean apiril eta ekain bitartean sartuko dira (jaio diren dataren arabera). Populazioa berriro sartu eta indartu aurretik, aukeratutako eremu bakoitzaren gaitasuna aztertu beharko da eta balio ote duen ikusi beharko da.

Aukeratutako eremu hauek urtero aztertuko dira urtarril-apiril bitartean, aukera egokia izan ote den ikusteko. Izan ere, hegaztia toki batean askatu arren, inguruko beste tokiren batera joan daiteke; hain zuzen ere, ondorengo urteetan hegazti gehiago askatzeko planifikatutako tokiren batera. Urtero egiten den lan hau oso garrantzitsua da, Bonelli arranoak jokaera lurraldekoia baitu; hori dela eta, jada okupatutako lurraldeetan hegaztiak libratuz gero, tentsio handiak izaten dira beraien artean lurraldea dela eta ondorioz, aurreko urteetan libre utzitako hegaztien ziklo biologikoa aldatu egiten da eta denboraldi bakoitzean libre uzten direnetan erasorako joera garatzen da, baita txitak akabatzeko arriskua ere.  Beraz, oso garrantzitsua da aurreko urteetan libre utzitako hegaztirik ez dabilen tokietan uztea libre hegazti berriak. Hau proiektuko edozein urtetan gerta daiteke, eta aukera handiagoa dago azkeneko urtean, 2017an, urte horretan eremuren bat kolonizatuta egoteko aukera handiagoak baitaude, berriro sartutako txitaren batzuk jaiotako tokira itzultzearen ondorioz. Hori dela eta, 2017 hasieran planteatuko den azterketa oso garrantzitsua izango da udaberri horretan hegaztiak libre uzteko aurrez aukeratutako eremuak egokiak ote diren ikusteko, aurreko urteetan libre utzitako hegaztiek lurralde hori okupatu izanaren edo ez izanaren arabera; horrela baino ez da bermatuko 2017ko apiriletik ekainera libre utziko diren txiten biziraupena. Proiektuaren egokitzapen estrategiaren ondorioz, aukeratutako guneak etengabe aztertu beharra dago.


Populazioa indartzeko guneak

Nafarroan (Kaparreta (ES0000151)), Mallorcan (Serra de Tramuntana hegoaldean (ES5310079), Serra de Llevant (ES 0000227), Serra erdiguneko sektorean zehaztu gabeko udalerrian (5310090 edo inguruan)), Madrilen (Alberche eta Cofio ibaien arroetako KBE (ES3110007)) eta Araban (Arabako Hegoaldeko Mendilerroetako HBBE (ES 000246) edo Valderejo-Artzena Mendilerroko HBBE (ES 0000245), duela gutxi hutsik geratu diren Bonelli arranoaren 3 lurralde baitaude hor) populazioa indartzeko jardueretarako plataformak kokatzeko toki zehatzak aukeratuko dira. Gainera, elikadura osagarria banatzeko punturik egokienak aukeratuko dira.

Kokapena aukeratzeko ezaugarri hauek izango dira kontuan, batez ere: harraparientzat irisgarria ez izatea, gizakiak trabarik ez egitea, plataformako elementuak jartzeko eta txitak elikatzeko ezaugarri logistikoak; hegan hastera doazen txitentzat inguruan babesak/pausalekuak egotea eta kontrolatzeko aukera, bai habian daudela bai sakabanatu aurreko fasean.  Horrela, populazioa berriro sartzeko eta indartzeko jarduerak ongi egingo direla bermatzen da, gizakiarekiko elkarrekintza minimizatu egiten baita (C.4.4.-Populazioa indartu jardueran hacking teknikak arrakasta izateko beharrezkoa) eta oztopoak edo hiltzeko arrazoiak agertzeko aukerak murriztu egiten baitira. Era berean, hacking eremuaren potentzialitatea/egokitasuna irizpide hauen arabera aukeratuko da:

a) Aurrez espeziea ugaltzaile bezala egon izana toki horretan.
b) Lurralde utzi zuten gutxi gorabeherako data.
c) Lurraldea birkolonizatzeko prozesuan dabiltzan hegaztiak ikusi behin eta berriro.
d) Espeziearentzako balizko harrapakin ugari.
e) Istripuak izateko edota harrapariak egoteko arriskurik ez.
f) Inguruan gizakiak traba gutxi edo gutxitzeko aukera.
g) Habitat mediterraneo erdi-basotsuaren kontserbazioa.
h) Kokagunearen erliebea egokia, hegan hasten ari diren txitentzat.
i) Espazioaren babes maila eskualde edota europar mailan.
j) Tokiko erakundeak programa abian jartzeko kontzientziatuta eta prest egotea.

Era berean, kokagunea aukeratzeko beste LIFE proiektu batzuetako emaitzak eta gomendioak ere kontuan izango dira eta espezie honi eta berreskuratzeko teknikei buruz aurrez egindako azterketak ere bai.

Balizko toki bakoitza kartografia bidez, informazio geografikoko sistemen bidez eta in-situ egindako ikustaldien bidez aztertuko da; ondoren, fitxa bat egingo da tokiaren ezaugarriekin, gero erabakiak hartu ahal izateko.

Libre uzteko aldi bakoitzerako kokapen desberdina aukeratuko da (kontserbazio arrazoiengatik bakarren bat errepikatzea erabakitzen ez bada behintzat). Gutxienez urtebete lehenago egingo da aukeraketa. Potentzialitatearen azterketa urtero gainbegiratuko da urtarriletik apirilera, populazio berrindartzeko lanak hasi aurretik, eta txitek hegan egin ondoren irailera arte.

Kaparretako eremuari dagokionez, badira Bonelli arranoaren habia zaharrak. Kokagune horiek oso egokiak dira, bere garaian espezieak berak aukeratu baitzituen, beraz, horietako batzuk aukeratuko dira (aukeraketan kontuan izango dira aurrez aipaturiko lasaitasuna, irisgarritasuna, eskuragarritasuna, etab.).

 

Habitata hobetzeko ekintzen guneak

Nafarroan (Gallipienzo eremua (ES2200030) eta Etxauriko HBBEak (ES0000150) eta Leireko mendilerroa (ES0000125)) eta Araban (Hegoaldeko Mendilerroko HBBEak (ES 000246) edo Valderejo-Artzena mendilerroko HBBE (ES 0000245)) habitata hobetzeko jarduerak egiteko aukeratu diren HBBEtan, burutzeko eremu zehatzak ere aukeratuko dira. Jarduera hauek tokiko erakundeekin koordinazioan egingo dira, eta amaierako aukeraketarako ere erakunde horiei galdetuko zaie.

Untxi arruntaren (Oryctolagus cuniculus) habitata hobetzeko lanak, abeltzaintza tradizionaleko jarduerak mantentzeko sasiz garbitutako azaleretan egingo dira. Era berean, sasiz garbitutako toki hauek markatuta geratuko dira, tokiko larreen kudeaketa planak egiterakoan. Eremu hauetan edo oso gertu landatzeko partzelak ere aukeratuko dira, eper gorriaren (Alectoris rufa) habitata hobetzeko. Batez ere soro komunalak aukeratuko dira.

Usategiak hacking eremuetatik gertu jarriko dira, garai bateko bordak aprobetxatuaz.

Hautaketa hau proiektuko lehenengo sei hilabeteetan egingo da.

Nahiz populazioa indartzeko nahiz habitata hobetzeko aukeratutako tokiak zehatz adieraziko dira. Informazio guztia (kokapenaren ezaugarriak, latitudea, altuera, landaredia, etab.) fitxa batzuetan jasoko da. Informazio hau baliagarria izango da emaitzak aztertzeko eta horrela praktika hobeak lortuko dira.

 

Jarduera hau beharrezkoa izatearen arrazoiak:

Populazioa indartzeko jardueren arrakasta hegaztiak libre uzteko tokien kokapen egokiaren eta habitata hobetzeko lanen kokapenaren mende dago, hein handi batean. Puntu hauek egoki aukeratzearen mende dago, halaber, hobetzeko baldintzak epe luzera mantentzea ere (erabiltzaileekin adostu behar dira kokapenak: abeltzainekin eta ehiztariekin), indartzeko jardueren arrakastaren mende egoteaz gain. Hautaketa egokia eginez gero, espezie arteko eta espezie barneko elkarreraginak saihestuko dira. Espezie arteko elkarreraginei dagokienez, beraiekin lehian aritzen diren espezieak ditugu eta espezie barneko elkarreraginen kasuan, aldiz, urtean sartutako txiten eta aurreko urteetan sartutako hegazti aurre-helduen artean edo noraezean ibil daitezkeen balizko hegazti helduekin izan ditzaketen elkarreraginak daude.

Espezie honen jokaera lurraldekoiaren ondorioz, jada okupatutako lurraldeetan ez dute txitarik edo heldu gabekorik onartzen. Gehienetan gazteek jarrera filopatikoa eta jokaera lurraldekoia dute; ondorioz, aurrez libre utzitako hegaztiak dauden guneetan kokatzen direnean, kokapena aldatu egin behar izaten da. Beraz, aurrez libre utzitako hegaztien lurralde kokapena kontuan izatea funtsezkoa da.

Horrela, bada, hegaztiak libre uzteko puntu jakina egokitu egin daiteke. Eta horregatik da garrantzitsua aukeratutako kokapenen potentzialitatea aurrez aztertzea.


Gainera, populazioa indartzeko eta habitata hobetzeko guneak ongi identifikatuz gero, emaitzak koste txikiagoarekin maximizatuko dira, neurri hauek eraginik handiena izango duten tokietan jardungo baita.

 

Blaia, Mallorcan libre utzitako Bonelli arranoa.Lalo Ventoso

 

Share

lifebonelli newsletter eus

Photo News