Proiektua gizarte eta enpresa esparruetan hedatzea oinarrizkoa da proiektu honetan lortutako emaitzekin jarraitzeko eta espeziea kontserbatzeko.
Hori dela eta, hedapen jarduerak egingo dira, sektore hauek espeziea kontserbatzearen garrantzian sartu daitezen. Jarduera hauek izango dira:
Babes sare bat osatuko da “BONELLI, KONTSERBAZIOAREN IKUR BIZIA” leloarekin. Sare horretan proiektuko bazkide bakoitzeko 10 erakunde egotea espero da gutxienez, dela kultur arlokoak dela elkarteetakoak, edo bestela, horren garapena edo jarduera osagarriak babestuko dituzten enpresak. Proiektuko bazkideak arduratuko dira babes sareko kideak hautemateaz. Posta elektronikoz, eskutitzez, telefonoz eta bertatik bertara ere jarriko dira horiekin harremanetan. Harreman horren aurretik, bazkide bakoitzak balizko kideak hautatuko ditu eta zerrenda hori gainerako bazkideekin adostuko da proiektua kudeatzeko Zuzendaritza Batzordeko bileretan. Dena dela, ez da zerrenda itxia izango eta parte hartzeko proposamen berriak sortu ahala, gainerako bazkideei aipatu ahal izango zaie telekonferentzia bidez.
Babes sare honek jarduera hauek garatuko ditu:
Bonelli arranoaren kontserbaziorako jarduerak egiteko ekarpen ekonomikoak.
Babes Sare honen berri emateko, ekitaldi bat antolatuko da. Ekitaldi honetara politikako ordezkariak, tokiko sektore garrantzitsuetakoak, erakunde laguntzaileak, kontserbazio taldeak, GKEak, etab. gonbidatuko dira. Ekitaldian “aitabitxi” edo “amabitxi” batzuk izendatuko dira, proiektuaren "enbaxadore" izan daitezkeenak gaian sartzeko eta horrela proiektua gehiago hedatzeko eta onartzeko Madrilen eta Mallorcan arranoak libre utziko diren landa inguruetako biztanleek eta erabiltzaileek. Horretarako, kultura eta kirol arloko jendea aukeratuko da, edo eragin handiko erakunderen bat (Natura Sarea bera, esaterako).
Ekitaldi honetan aitabitxi edo amabitxi bakoitzari oroigarri bat emango zaio: Bonelli arranoaren irudi bat.
Ekitaldi irekia izango da, prentsan eta gizarte sareetan emango da bere berri. Ekitaldian argitalpen bat emango zaie bertaratuei (koaderno dibulgatzailea, 2000 ale) eta sustapenerako material osagarria (argazkiak, kamisetak eta txapelak).
Ekitaldietarako prestatuko den material orok (prentsaurrekoak, inbitazioak, banderatxoak, opariak...) LIFE proiektuaren logotipoa eramango du.
Bonelli arranoa kontserbatzea zein garrantzitsua den jakinarazteko gizarteari, hezkuntza programak egingo dira. Programa hau jendeari irekita egongo da GREFAren instalazioetan; kartelen erakusketa egingo da, aurkezpen bat, 30 minutuko bideoa eta teknikari batek Bonelli arranoaren ezaugarri nagusiak azalduko dizkie bertaratutakoei, proiektuan egiten ari diren ahaleginak eta espeziea kontserbatzea zein garrantzitsua den ere azalduko dizkie. Era berean, sustapen materiala emango zaie bisitari guztiei (boligrafoka, txapelak, etab.). Sustapen material hau izango dugu: “Bonelli” proiektuari buruzko kartela, eranskailu bat, metalezko pin bat Bonelli arranoaren irudiarekin eta eskuliburu bat. 1500 kartel, 2000 eranskailu eta 500 pin egingo dira.
Bestalde, panel batzuk ere egingo dira ikastetxeetan, kultur etxeetan eta unibertsitateetan jartzeko. Ikastetxeekin harremanetan jarriko gara 10 minutuko dibulgazio bideo bat erakusteko eta hitzaldiak emateko.
Panelen erakusketa Bonelli arranoari buruzkoa izango da (biologia, ekologia, banaketa...) eta proiektuari eta bere eboluzioari buruz ere bai. Irudien erakusketan Bonelli arranoaren irudiak egongo dira, adin desberdinei dagozkienak, inguru fisikoaren adierazpen txiki bat ere egongo da eta bizi den inguru fisiko horretako beste espezieei buruzko beste azalpen bat ere bai.
Bestalde, proiektuari buruzko Power Point bat egingo da eta etengabe emango da GREFAn eta panel eta irudien erakusketarekin batera erakutsiko da garatzen ari garen jardueren hitzaldi bat nahi den guztietan.
GREFAn bertan ere badira Bonelli arrano batzuk, hain zuzen ere, naturara itzultzeko gai ez direnak. Beira espia batzuen bidez ikusi ahal izango dira hegazti horiek eta Bonelliren hezkuntza zentroari forma emango zaio GREFAn. Mallorcan ere antzeko zerbait egingo da Natura Parc Fundazioaren egoitzan (COFIBeko patroietako bat, proiektua jasotzen duenetako bat).
Hegaztiak libre utziko diren inguruetako enpresekin harremanetan jarriko gara, LIFE BONELLI proiektua aurkezteko eta espezie hau kontserbatzea zein garrantzitsua den kontzientziatzen saiatzeko. Enpresa hauekin konpromisoak ezartzen saiatuko gara, euren jarduera espezie hau kontserbatzeko modu mesedegarriagoan garatu dezaten. Mallorcan, esaterako, proiektuaren lehenengo bi urteetan nekazaritza eta turismo arloko hogei enpresarekin harremanetan jartzekotan gara Serra de Tramuntanan, informazioa eman ahal izateko. Harreman hauetarako Era berean, antolatuko diren hedapen ekitaldietara gonbidatuko dira enpresa hauek.
Kanpaina hauek funtsezkoak dira, kontserbazio politikek gizarte babesa izan dezaten. Sektore giltzarriek eta biztanleriak oro har, zuzeneko parte hartzea izaten badute, espeziea hobeto ezagutuko da eta sentsibilizazio handiagoa lortuko da, eta ondorioz, adostutako irtenbideak lortuko dira hobeto kudeatu ahal izateko.
Aldi berean, erabakiak hartzeko gizarte parte hartze prozesuei esker, hartutako erabakiak aberastu egiten dira eta legezkotasun handiagoa izaten dute.
Ekitaldi honetan aitabitxi edo amabitxi bakoitzari oroigarri bat emango zaio: Bonelli arranoaren irudi bat.