Espezie harrapakinen populazioaren monitorizazioa

 

Nafarroan erroldak egingo dira espezie harrapakinen (eper gorria eta untxia) dentsitateak egiaztatzeko, ohiko abeltzaintza praktika mantentzeko jarduerak egin behar diren eremuetan eta espezie harrapakinak mantendu edota berreskuratu behar direnetan. Ez da usoen erroldarik egingo, uso kolonia finkatzen bada usategiak eraikitzeak arrakasta izan duela esan nahiko baitu.

 

Eper gorriaren kasuan, langile kualifikatuek eperraren egoera aztertuko dute; horretarako populazio ugaltzailearen kontrola egingo dute eskuzko uxaldi metodoa erabiliz edo egunezko Ugaritasunaren Indize Kilometroaren (eUIK) metodoa erabiliz, era berean, beharrezko ibilbideak diseinatuko dira eta otsailaren 15etik martxoaren 31ra bitartean egingo dira.

Uxaldia erroldako metodo bat da eta bertan aurrez zehaztutako azalera bat zehatz aztertzen du aurrez definitutako zabalera izango duen uxatzaile lerro konstante batek. Lagindutako banda barrutik “altxatzen” diren heinean erregistratzen dira eperrak, jada apuntatutako hegaztiak errepikatzea saihestu behar da uneoro eta bandaren kanpoaldean ikusitako eperrak erregistratzea ere bai. Metodo honen bidez laginaren azalerako dentsitatearen balio bat lortuko da eta estrapolatuz gero, zehaztutako lurraldean guztira dagoen populazioa lortuko da.

Eperraren kasuan ugaritasunaren indize kilometroak zuzen lotzen ditu ikusitako banako kopurua eta aurrez diseinatutako ibilbide batean egindako distantzia, espezie honentzako balizko eremuarekin edo eremuekin eta udaberrian kalkulatzen da, populazio ugaltzailearen egoeraren berri izateko eta aurreko urteekiko zer eboluzio izan duen jakiteko. Gainera, garai honetan bikoteek banaketa homogeneoagoa izaten dute, ugalketarako lurraldeak aukeratzen dituztelako. Zenbait ibilbide egin behar dira 3 errepikapenekin, ibilgailutik.

Mendiko untxiari dagokionez, gaueko Ugaritasunaren Indize Kilometroa (gUIK) erabiliko da kalkulatzeko. Udan egingo da, uztailaren 1etik abuztuaren 30era. Diseinatutako ibilbideetatik behin igaroko da, udan eta ibilgailuz eta bi aldeetan ikusitako guztiak eta ibilbideko errepidean ikusitakoak apuntatuko dira.

Jasotako datu guztiak landako fitxa batzuetan geratuko dira, beraz, ondoren aztertu egin ahal izango dira eta ondorioak erabakigarriak izango dira espezie harrapakinen egoerari buruz.


 

Jarduera hau beharrezkoa izatearen arrazoiak

Erroldak eginda populazio harrapakinen egoera behar bezala ebaluatzeaz gain, espeziea kontserbatzeko hartutako neurrien arrakasta ere ebaluatzen da.

Share

lifebonelli newsletter eus

Photo News