Eragin hau ebaluatzeko, adierazle kuantifikagarri sorta bat egitea proposatu da; adierazle horiek guztiak Bonelli arranoaren kontserbazio egoera zuzenean edo zeharka hobetuko duten jarduerei lotuta egongo dira. Dena dela, gogoan izan behar da proiektuaren iraupena txikia dela eta hain denbora tarte txikian neurtu daitekeen eboluzioa islatzeko adierazleak ezartzea zaila izan daiteke. Adierazleak honelakoak izan daitezke: espeziaren parametro demografikoak (ekoizpen tasa, lurraldetutako hegazti kopurua, urtean ikusitako lurraldetu gabeko hegazti kopurua, etab.) eta mehatxuzko faktoreak txikitzeari eta habitata hobetzeari buruzko adierazleak (zuzendutako babes kopurua, seinaleztatutako bao metroak, hobetutako habitat hektareak, etab.).
Esan beharra dago proiektu honetan espezie jakin bat kontserbatzeari lotutako jarduerak garatuko direla eta ez toki jakin bati lotutakoak.
Adierazle hauen azterketen emaitzak txosten batean jasoko dira, "Proiektuak ekosisteman eta sozio-ekonomian izandako eragina" izenburuarekin. Era berean, ondorio nagusiak proiektuaren amaierako argitalpen teknikoan ere sartuko dira.
Jarduera hau funtsezkoa izango da Bonelli arranoa sartuko den eskualdeetako faunan eta floran proiektu honek zer eragin duen ebaluatzeko eta maila sozio-ekonomikoan eta tokiko ekonomian eta populazioan zer eragin duen ebaluatzeko.