Populazioa indartzeko neurriak

 

Hacking de águila de bonelli en Mallorca

 

Jarduera hau egiteko LIFE programan definitutako baldintzak beteko dira eta espezieak berriro sartzeko jardueren kasuan IUCNen definitutakoak.

 

Itxian hazi

Jarduera honen xedea Bonelli arranoaren txitak itxian haztea da ondoren Madril, Araba, Nafarroa eta Mallorcan izendatutako HBBEetan sartu eta populazioa indartzeko.  Txita hauek GREFAk eta LPOk txitak hazteko dituzten zentroetan jaiotakoak izango dira (metodo naturalen bidez edo ugalketa tekniken bidez sortutakoak) edo Andaluziako Bonelli arranoaren habietatik hartutakoak izango dira, teknikoki eta juridikoki horrelakorik egiterik badago.

GREFAtik eta LPOtik (txitak hazteko zentroak) ezarriko dira espezie hauek itxian ugaltzeko metodoak eta teknikak eta protokolo bat ezarriko da gehieneko ekoizpena eta gazteen biziraupena lortzeko eta espezieko txitak hazten dituzten zentro guztietan ezarri daitekeen metodologia bat estandarizatuko da stock ugaltzaileko txiten jokaerari eta arrautzen eta txiten garapen egokiari buruz datu zehatzak lortuta. Horretarako, helburu hauetan oinarrituko den jarduera plan bat garatuko da.

Txita guztiak GREFAko instalazioetan egongo dira zenbait egunez; instalazio horietan elikatuko eta zainduko dituzte eta zenbait analisi kliniko egingo zaizkie, askatu aurretik zer osasun egoera duten jakiteko. Bakoitzaren egoera parasitologikoa ere kontuan izango da, patogenorik kutsatu ez dezaten.

Txitak beharrezko adinera iritsitakoan, GREFA arduratuko da txita bakoitza libre utzi beharreko Mallorca, Nafarroa, Araba eta Madrileko gune bakoitzera eramateaz.

Era berean, jarduera honetan bikote ugaltzaileak ere zainduko dira, stock ugaltzailearen beharrei behar bezala erantzuteko kronologia orokorra ezartzeko.  Bideo bidezko zainketari esker, lehenengo kopulak, arrautza erruteak eta txiten zainketa kontrol zorrotzarekin egingo dira.

Bonelli arranoa itxian hazten duen zentroa, Vendée (Frantzia)

 

Zauritutako hegaztiak suspertu

Zauritutako hegaztiak suspertu egingo dira, espeziea Mallorcan berriro sartzeko.

Mallorcako HBBEetan baino ez dira libre utziko hegazti hauek, izan ere, beste tokiren batean libre utziz gero, hegaztiak jaio zen tokira joateko joera oso handia izango du filopatriaren eraginez. Bi hilabetez suspertzen egon ondoren bere jaiolekura itzuliz gero, hegaztia hortik bidaltzeko aukera handiak daude, toki hori hartu duen bikote berriak bidaliko luke eta eraso egingo liokete, beharbada zerbait gehiago ere bai. Aldiz, Mallorcan libre utziz gero, ura oztopo naturala da, espeziaren joan-etorriak mugatu egiten ditu eta ezin da uhartetik kanpo dauden tokietara itzuli.

Zauritutako hegaztiak Mehatxatutako Espezieak Suspertzeko Andaluziako Zentroetan suspertuko dira, batez ere, eta GREFAko Suspertze Zentroetan ere bai. Estatistikoki, suspertu daitezkeen bi-hiru hegazti lortzen dira urtean eta Mallorcan sartzeko erabil daitezke.


Ospitalean egin beharreko protokoloa dela eta, ingresatutakoan hasierako azterketa egiten zaie: laginak atera analizatzeko; hematologia, biokimika, parasitologia, etab. Hegaztiak ospitaleko instalazioetan egongo dira tratamenduan, eta zentroko albaitariek zainduko dituzte 24 orduz.


Tratamendua gainditutakoan, errehabilitaziorako instalazioetara eramango dira eta hor elikatzen eta muskulatzen jarraituko dute. Azkenik, libre uzteko suspertu daitezkeen hegazti guztiak sozializazioko instalaziora eramango dira; instalazio horretan arranoen arteko elkarreraginen jarraipena egingo da helduaroan edo helduarora heltzear daudela libre utzi aurretik; Mallorcako HBBEetan izendatutako puntuetan utziko dira libre.

Bestalde, suspertu ondoren inguru naturalean bizi ezin diren hegaztiak itxian ugaltzeko erabiliko dira edo beste bikote batzuen txitak edo habia naturaletako txitak hazteko ordezko aita/ama izateko.

Bonelli arrano baten fisioterapia saioa GREFAn

 

Mallorcan berriro sartu

Jarduera honen xedea Bonelli arranoak sartzea da (txitak, heldugabeak edo helduarora heltzear daudenak) Mallorcan suspertu daitezen. C.4.2. jardueraren bidez suspertutako hegazti zaurituak libre uzteko Mallorcak eskaintzen dituen aukerei esker (urez inguratutako lurraldea delako) hegazti heldu gabeak edo helduarora heltzear daudenak libre uzteko kaiola baten bidez libre uztea da lehentasuna. Horretarako, suspertzeko zentroetan espeziea sartu zaien autonomia erkidegoen lankidetza behar da, hau da, Andaluzia, Extremadura, Valentzia, Gaztela-Mantxa, eta abarrena.

Behar adina hegazti ez badago, itxian jaiotako txiten hackinga egingo da edo, dagokionean, ekoizpen handieneko habia naturaletatik hartutakoak erabiliko dira; kasu honetan, txita hori kentzeak bere jatorrizko populazioaren dinamika demografikoan inolako eraginik ez duela adierazten duten berme zientifikoak beharko dira. Inolako eraginik ez duela bermatzeko, CSICeko talde zientifiko batek egingo du ebaluazioa.

2015ean, aurrez libre utzitakoen emaitzen arabera, libre uzteko erritmoa aztertuko da programaren amaierara arte, eta pixkanaka gero eta hegazti gutxiago sartuko dira uhartean, finkatutako populazioaren ekoizpenaren arabera.

Serra de Tramuntanako eta Llevant penintsulako hegoaldeko eta erdiko sektoreetako NATURA 2000 eremuetan utziko dira libre. Txitak habia artifizial batean jarriko dira, habia horiek seguruak izango dira, harraparien aurkakoak, metalezkoak eta desmunta daitezkeenak; gutxienez hegan hasi baino hamar egun lehenago jarriko dira habia horietan, ekainean, eta bertan elikatuko dira, hasieran hildako harrapakinekin eta ondoren biziekin; horrela, ikasi egin ahal izango dute zortzi astean eta egoera fisiko onean egongo dira dispertsio faserako.

Helduak 150 m3-ko kaiola handi baten bidez uzten dira libre; kaiola horretan 7 egunez egoten dira gutxienez, eta ahal den guztietan bikoteka jartzen dira, hegaztiak ditugun urte garaian egiten da hau eta itxian egoteko aldia ahalik eta gehien murrizten da. Ordutegirik egokienean elikatzen dira eta hegaztiek euren zaintzailea ez ikusteko sistema bat erabiltzen da, jokaera ez naturalak saihesteko. Hegazti guztiek uztai ofizialak, irratiz jarraitzeko sistemak eta sistema telemetrikoak dituzte.

 

Bonelli arranoaren txitak hacking bidez libre utzita Mallorcan

 

Populazioa indartu

Nafarroan, Madrilen eta Araban Bonelli arranoaren populazioa indartzeko, hacking metodoa erabiliko da txitak libre uzteko (C.4.1 jardueran lortutakoak) eta girotzeko kaiola ere bai, behar izanez gero.


Madrilgo erkidegoan populazioa txiten bidez indartuko da Alberche eta Cofio ibaien arroetako KBEan (Es3110007). Nafarroan Kaparreta eremuan egingo da (ES0000151).


Araban oraindik zehaztu gabe dago Araba Hegoaldeko mendilerroko HBBEtan (ES000246) edo Valderejo-Artzena mendilerroa HBBEan (ES 0000245) egingo den, duela gutxi Bonelli arranoak utzitako 3 lurralde baitaude. Libre uzteko (hacking) toki zehatzak proiektu honetako A.1 jardueraren ondorioz lortuko dira.


Txitek 40-50 egun izango dituzte eta horretarako eraiki den plataforma batean kokatuko dira, harraparietatik libre, ahal dela ipar edo ipar-mendebalde orientazioarekin, ekainean eguzkiak jo ez dezan eta txitek intsolaziorik izan ez dezaten helduen babesik gabe. Txitak maiatzean edo ekainean sartuko dira hackingnean, jaio ziren dataren arabera. “Habian” egongo diren bitartean, ingurumen zaintzaileek edo LIFEeko teknikariek elikatuko dituzte, eta gizakiekin harremanik izan ez dezaten, txitek ikusi ezin duten toki batetik elikatuko dira. Hasieran harrapakin txikiak emango zaizkie hilda eta prestatuta (eperrak) eta gero harrapakin handiagoak (usoak eta untxiak) lumekin eta larrutu gabe. Habian dauden bitartean etengabe zainduko dira txitak urrundik, behar izanez gero parte hartu ahal izateko.


Hegan hasten direnean, 65-70 egunekin, gertuko erlaitzen batean emango zaie jaten, landaredirik gabeko erlaitza izango da eta ongi lurreratu eta hegan hasteko aukera egongo da. Hegan hasitako lehenengo 2 asteetan plataforman eta habiatik gertuko tokietan emango zaie jaten. Jaten emateko tokien kokapena aldatuz joango da txiten erabileraren arabera eta urruntzen ere joango da, txitek hegan egiteko duten erraztasunaren eta gaitasunaren arabera.


Hegan hasi eta hilabetera eta hegan egiteko duten trebeziaren arabera, bizirik emango zaizkie harrapakinak (galeperrak eta usoak) eta harrapakinak harrapatu eta hiltzeko gaitasunak hobetu ahal izango dituzte txitek. Txita horiek gero eta espazio zabalagoa erabili ahala, irrati bidezko jarraipenak adieraziko digu elikatzeko distantzia egokia eta tokirik onenak zein diren. Txita horiek libre utzitako harrapakinak harrapatzeko gai direla ikusten denean, gero eta harrapakin gutxiago utziko da libre bizirik, txiten ehizarako gaitasunak sustatu asmoz. Ordezko elikadura hori ez da kenduko satelite bidezko irrati jarraipen bidez txitek lurraldea behin betirako utzi dutela eta sakabanatzeko prozesua hasi dutela egiaztatu arte.

 

Momentos previos a la liberación de dos pollos de águila de bonelli mediante hacking en Navarra

 

 

Jarduera hau beharrezkoa izatearen arrazoiak

Nafarroa, Madril, Araba eta Mallorcako eskualdeetan ez dago behar adinako populazio ugaltzailea eta aniztasun genetikoa ere ez da egokia, eremu horietan espeziearen biziraupena eta jarraipena bermatu ahal izateko. Beraz, kontserbazioko jarduera zehatzak egiten ez badira, eremu horietan espeziea desagertu egingo da.


Hacking teknikak oso ona dirudi, populazio hauek indartzeko (C.4.4. jarduera). Era berean, teknika hau erakusteko beharrezkoa izango da txitak itxian haztea.

 

 Horregatik, hegazti helduak libre utziz gero, berez nora ezean ibiltzeko duten bulkada hori galdu dutenak eta lurraldekoiak direnak libre utziz gero, baliteke hegaztien bizirauteko aukerak apur bat haztea eta habiak egin ditzaketen bikoteen emaitzak ere bizkorrago lortzea. Horretarako, zauritutako hegaztiak suspertu egingo dira, Mallorcan espeziaren populazioa indartzeko.

Share

lifebonelli newsletter eus

Photo News