Komunikazio plana

Periodistas fotografían las águilas de bonelli antes de su liberación

 

Komunikazio, hedapen eta sentsibilizazio jarduerak funtsezkoak dira proiektuko emaitzek ahalik eta irismenik handiena izan dezaten gizartean. Proiektuaren xedeei buruz iritzi publikoaren politikarien eta beste talde berezien interesa eta sentsibilizazioa hazteko garatu nahi diren ekintzak eta kanpainak antolatu eta koordinatu behar ditu komunikazio planak, eta alor honetan garatu beharreko politika eta planekiko babesa sortu behar du.

 

Proiektu honetarako irudi ofizial bat sortuko da, espezie protagonista ongi islatuko du irudi horrek eta sortutako informazioa jakinarazteko eta hedatzeko erabiliko diren bitarteko guztietan erabiliko da, E atal honetako berezkoetan erabiltzeaz gain. Irudi ofizial honekin batera LIFE eta Natura 2000ren logotipoak joango dira beti, 2011ko BATERAKO XEDAPENETAN estipulatutakoa betetzeko. Proiektuaren hasieran Estilo eskuliburu bat egingo da, bazkide guztiek irudia zuzen erabil dezaten. Horrela, proiektuaren osoko ikuspegia egongo da eta LIFE 2011 Baterako Xedapenetan ezarritako eta Komunikazio Plan honetan sartu diren jarduera guztiak beteko direla bermatuko da.

 

Komunikazio Planak azpi-jarduera hauek ere baditu:

Web orria

Proiekturako web orri berezi bat sortuko da, aldiro eguneratuko da proiektuko informazioa eta jarduera bakoitza zenbat garatu den eta zenbateraino egin den ere bai.

Gai honi buruzko estatuko eta Europako errealitatea osatzeko, web horretan Liburutegi Birtuala izeneko atal bat egongo da, espeziea kontserbatzeko biologiari buruzko obra eta artikulu garrantzitsuen estekekin. Era berean, proiektuan argitaratutako lan eta artikuluak ere egongo dira.

Bestalde, proiektuko edozein bazkidek parte hartu behar duen sinposiumen eta biltzarren aipamenak ere egingo dira webean.

Ahalik eta jenderik, talderik... gehienengana iristeko, proiektuko webgunerako esteka jarriko da zerikusia duten udalen webguneetan, Ingurumen Ministeriokoan eta Nafarroako Gobernukoan. Proiektua hasten denetik erabiltzeko moduan izango da.


 

Informazio buletina

Informazio buletin digital bat (newsletter) editatuko da eta sei hilean behin banatuko zaie webgunearen eta Internet bidez (mailing) interesatu guztiei eta izena eman dutenei (doan).

 

Layman txostena

Formatu elektronikoan eta paperean (350 ale, bazkide bakoitzarentzat). Proiektuaren amaieran Layman txostena egingo da, 5-10 orri inguru izango ditu gaztelaniaz, euskaraz, katalanez eta ingelesez. Tokian, eskualdean eta Europan banatuko da eta proiektuaren, bere helburuen, jardueren eta emaitzen berri emango du.

Tokian eta eskualde mailan tokiko erakunde eta elkarteen eta eskualdeko erakundeen bidez banatuko da. Estatu eta Europa mailan proiektuari lotutako erakunde eta elkarte nazional eta europarrek banatuko dute.

 

Informazio panelak

Jarduera eremuetan edo, dagokionean, kokapen estrategikoetan egongo dira (jarduera eremu zabalagoetarako sarbideetan), jendeak oro har ikusi ahal izateko. Panel orokor hauek proiektuaren hasieran jarriko dira eta proiektuko helburu eta jarduerei buruzko informazioa emango die bai bertakoei bai ikustaldia egitera datozenei. Jarduera eremu jakinetan kokatuko diren panelak bertako garapenari dagozkion berariazkoak izango dira eta hauen hasieran jarriko dira.
 

Prentsan hedatu

Tokiko, eskualdeko eta nazioko prentsan argitalpenak egingo dira, ahalik eta eragilerik gehienengana iristeko eta horrela, proiektua ahalik eta gehien hedatzeko. Bazkide bakoitzak prentsa oharrak egingo ditu tokian eta eskualdean (urtean 2) eta prentsaurreko bat proiektuaren hasieran. Proiektuan zehar eragin handia lortu nahi da komunikabide masan, gutxienez 6 artikulu eskualdeko prentsan, 6 tokikoan eta 3 prentsa espezializatuan (bazkide bakoitzeko).
 

Sustapen artikuluak

Zenbait sustapen material egingo dira proiektuaren hedapena eta irudia indartzeko eta bazkide guztiek berdinak edo berariazkoak izan ditzakete, kasuaren eta aurrekontuaren arabera (eranskailuak, imanak, kamisetak, etab.).
 

Proiektuaren liburuxka

Liburuxka edo antzekoren bat egingo da proiektuari buruzko informazioarekin (jarduera eremua, helburuak eta espero diren emaitzak). Paperean 20.000 ale argitaratzea proposatzen da, eta proiektuaren hasieratik banatuko lirateke zerikusia duten eskualdeetan eta estatu eta Europa mailan. Formatu digitalean ere eskura egongo da, hedapen handiagoa izan dezan. Agiri hau proiektuko eskualdeetako hizkuntzan argitaratuko da (gaztelaniaz, katalanez eta euskaraz).
 

Proiektua aurkezteko jardunaldiak

Proiektuan parte hartzen duten eskualde guztietan Aurkezpen publiko bat egingo da gutxienez. Proiektuaren hasieran egingo da, komunikazio tresna nagusiak eskura daudenean (web orria, liburuxka, etab.).


 

Jarduera hau beharrezkoa izatearen arrazoiak

Proiektua komunikatzeko eta hedatzeko programa garatzea beharrezkoa da arrazoi hauek direla eta:

  • Tokian eta eskualdean jarduera eremuko biztanleek kontserbazio proiektu hau sakon ezagutu behar dute, eta garatzera doan proiektu hau zer ingurumen arazok justifikatzen duen ere jakin behar dute. Bereziki, espeziearen kudeaketarekin zuzeneko zerikusia edo harremana duten sektoreek.
  • La sociedad en general (a nivel estatal e incluso internacional) debe conocer también el desarrollo de este proyecto, por su valor como modelo o estrategia aplicable a otros espacios  y especies. A nivel divulgativo y también técnico.


Proiektu honen esku jarritako komunikatzeko bitartekoen eta tresnen ondorioz, ahalik eta gehien hedatuko da bai eremu geografiko desberdinetan bai talde hartzaile desberdinen artean.

 

Share

lifebonelli newsletter eus

Photo News