Ezagutzaren kudeaketa

Seminario inicial Life Bonelli

 

Proiektuko jarduerak garatzearen ondorioz informazioa, esperientzia eta ezagutza garrantzitsuak sortuko dira, eta horiek bai maila teknikoan bai dibulgazio mailan partekatu beharra dago. Eta bai tokian eta eskualdean, bai estatuan eta Europan ere.


 

Horregatik garatuko dira hemen deskribatutako jarduera hauek:

 

Hasierako mintegia

Proiektua hasi eta gehienez 6 hilabeteko epean NAZIOARTEKO sinposium baterako deialdia egingo da Bonelli arranoaren Mallorcako kontserbazioari buruz, proiektua aurkezteko. Espeziari buruz aurretik zegoen ahalik eta informazio eta ezagutza handiena izateko baliagarria izango da jarduera hau eta Europan arrano handien kontserbazioaren berri izateko ere bai; aurrez egin diren LIFE proiektuetako emaitzak aztertutako dira bereziki, euren helburuen artean espezieak kontserbatzea baldin bazegoen. Hiru egun iraungo du eta gutxienez 6 hitzaldi, 20 komunikazio eta 2 mahai inguru izango dira eta gehienez 50 partaide. Aktak berehala argitaratuko dira elektronikoki eta interesa duten sektore guztien esku jarriko dira 2014ko lehenengo hiruhilekoan. 100 aleko edizioa egingo da paperean formatu hau nahiago duten partaideentzat eta bereziki Bonelli arranoa duten europar herrialde eta eskualdeetako ingurumen agintarientzat.
 

Hedapen kanpainak inguru tekniko eta zientifikoetan

LIFE proiektuko bazkideek elkarrekin aurkeztuko dituzte lortutako aurrerapenak estatuko eta nazioarteko foro teknikoetan; aurkezpen hauek gutxienez urtean behin egingo dira, proiektuak irauten duen bitartean.

Hasieran, foro hauek aurreikusten dira:

  • Ornitologiako espainiar biltzarra
  • Ornitologiako biltzar frankofonoa
  • Ingurumenaren batzar nazionala
  • British Birdwatching Fair “Birdfair”
  • EBko aste berdea


Proiektuak display informatibo bat izango du eta foro hauetan aurkeztu ahal izango da; izaera teknikoa eta zientifikoa dutenetan berariazko komunikazioak aurkeztuko dira proiektuaren garapeneko alderdi berritzaileei buruz eta, zehatz esateko, Europan antzeko proiektuentzat interes handiena izan dezaketenei buruz.
 

Amaierako mintegia

Proiektuaren amaieran amaierako mintegia egingo da Nafarroan arrano honen kontserbaziorako egindako jardueren balantzea eta amaierako emaitzak jakinarazteko eta proiektuaren lan sareko esperientzien berri ere emateko.

 

Amaierako argitalpen teknikoa

Amaierako mintegiko emaitzak amaierako argitalpen batean jasoko dira, argitalpen hori gida teknikoa edo Bonelli arranoaren populazioak kontserbatzeko eta berriro ezartzeko jarraibideen agiria izango da, Bonelli arranoa kontserbatzeko praktika hobeen ebaluazioaren ondorioz.

Amaierako argitalpena hauei banatuko zaie: sinposiumetan izaten diren guztiei, espezie hau duten eskualdeko kontserbazio administrazio espainiar, frantziar eta portugaldarrei eta herrialde hauetan hegaztiak kontserbatzeari lotutako GKEei.

Proiektuaren amaieran mintegi bat egingo da Nafarroan eta hor azalduko dira proiektu honetako jardueren balantzea eta azken emaitzak. Mintegi honetara etortzen den bakoitzari Azken Argitalpenaren kopia bat emango zaio. Mintegira 50 lagun inguru etorriko direla uste da.

Era berean, proiektuko bazkide bakoitzak ale bat emango die proiektuko zeregin teknikoetan ibili diren guztiei (bai barnekoei eta bai kanpokoei) eta guztira 40 lagun inguru izango direla uste da. Era berean, bertsio digital bat ere emango zaie Bonelli arranoa dagoen autonomia erkidegoetako kontserbazio teknikariei eta espainiar administrazioko babestutako espazio naturaletakoei eta espeziarentzako garrantzitsuak diren europar eskualdeetan hegaztiak kontserbatzen aritzen diren adituei (Frantzia hegoaldea, Italia eta Greziakoei).

Honek esan nahi du 200 kopia inguru beharko direla (eta kostea proiektuko bazkideen artean banatuko da).

Azkenik, ezagutza hauek ezagutzera emateko, on line bertsio bat ere jarriko da eta doan eskuratu ahal izango da proiektuko webgunean eta proiektuko bazkideen webguneetan.


 

Jarduera hau beharrezkoa izatearen arrazoiak

Proiektu honek partekatu behar den ezagutza sortuko du; dibulgazio mailan partekatzea komeni da, baina baita maila teknikoan eta zientifikoan ere. Horrela, bada, hasierako mintegia gai honi buruzko informazioa hasieratik pilatzeko izango da. Proiektua nazio eta nazioarteko foroetan ere aurkeztu beharra dago, esperientzia hau partekatu eta kontrastatzeko; horretarako, estatuan edo Europan izango diren mintegi eta ikastaroetara joan behar da. Agiri Teknikoaren argitalpenarekin osatuko dira garatutako trebakuntza ekintzak.
 
Share

lifebonelli newsletter eus

Photo News