Espeziea berriro sartzeko, berriro sartu nahi den espezie horretako behar adina txita behar da. Bonelli arranoaren eta beste zenbait espezieren berezko populazioa nahiko txikia denez, berriro sartzeko programa bat abian jarri aurretik itxian hazitako baliabideak izan behar dira.
Gaur egun badira ugalketa programak Europan eta Ekialde Erdian. Zerikusia duten hainbat eragileren arteko koordinazioa abian jartzea planteatu da proiektuan; horren bidez, hasteko, itxian egiten diren programa ugaltzaile hauen denen errolda zehatza egingo da eta denek izango dituzte datu horiek, gero esperientziak eta bitartekoak trukatuta onurak lortu ahal izango dira.
Koordinazio honi esker, aditu taldea ere (IMRBE - International Mobilization for the support of European programs concerning the Reinforcement of Bonelli’s Eagle) adituago bihurtuko da; Bonelli arranoaren ugalketari buruzko aditu talde hau 2010eko abenduan sortu zen LPOk Frantzian antolatu zuen europar mintegi batean.
Era berean, lankidetza honi esker populazioa berriro sartzeko programen kudeatzaileek aditu talde honetako (IMRBE) espezialisten esperientziaren berri izango dute eta lagungarria izango zaie. Halaber, koordinazio honi esker itxian ekoiztutako hegaztiei buruzko hausnarketak egin behar lirateke. Jarduera honetan LPOk inkesta zehatz bat egingo du, galdera sorta bat prestatuko du, itxian egiten diren ugalketa programen egoeraren berri izateko eta eskura dauden bikote ugaltzaileen kopurua zein den jakiteko.
Inkesta honen beste xedeetako bat Bonelli arranoa itxian ugaltzearen ezagutza zehatza izatea da:
Azterketaren emaitzak baliozkoak eta esanguratsuak izateko, itxian hazteko zentroetan ugalketarako dauden hegazti guztiak hartuko dira kontuan.
Ikerketa honek hazteko erabiltzen diren teknikak ere bereizi beharko ditu eta eskura dauden ugaltzaile sortari eta eskura dauden hegaztien fenotipoari buruzko informazio handiagoa izan. Zentzu honetan, funtsezkoa da itxian hazteko programak genetikoki antzekoak diren populazioetako banakoekin baino ez egitea.
Bonelli arranoaren populazioa indartzeko programen bideragarritasuna ugaltzaile sorta batean eta itxian hazteko zentroen ekoizpenean oinarritzen da. Beraz, oso garrantzitsua da dauden zentroak hobeto ezagutzea eta hazteko erabiltzen diren teknikak ere hobeto ezagutzea.
Jarduera hau Bonelli arranoa itxian ugaltzeko zentroen koordinaziorako da, euren eskumenak partekatu eta itxian hegazti gehiago ekoizteko. Itxian jaiotako hegaztien eskuragarritasuna eta irisgarritasuna zehaztu nahi da, horiek erabili ahal izango baitira Espainian Bonelli arranoa berriro sartzeko eta populazioa indartzeko.
Bonelli arranoa itxian hazten duten zentroek txita gutxi izaten dituzte, hegazti honen erabateko sentsibilitatearen ondorioz. Hori dela eta, ezinbestekoa da jarduera hau egitea ahaleginak konbinatzeko, eta hegazti honen espainiar populazioa sustatzeko programa hegaztiz hornituko dela bermatzeko.Era berean, oso garrantzitsua da bai UICNek bai LIFE programak berak espezieak berriro sartzeko gidetan behin eta berriro azpimarratzen dutela ezin dela populazio basatia arriskuan jarri, beraz, ezinbestekoa da itxian hazten dituzten zentroen garapena sustatzea eta hegazti berriak genetikoki aurreko populaziokoen antzekoak izango direla bermatzen saiatzea.
Azkeneko honetarako ezinbestekoa da itxian dauden hegaztien propietate genetikoak eta fenotipikoak ezagutzea, xedea bete eta endogamia saihesteko; izan ere, endogamia egon daiteke ugaltzaile bezala beti hegazti berak erabiliz gero.